2023ko urriak 25
Bilbao
Benita Asas Manterola Deustuko Unibertsitateko genero ikuspegiko ikerketarentzako (TFG, TFM eta Doktorego Tesia) sariaren bigarren edizioak baditu dagoeneko irabazle berriak. Zehazki, doktore tesiaren modalitatean, Maria Judith Salgado Álvarezentzat izan da saria, ikerlan honenatik: “Cuerpos, espiritualidades y feminismos. Experiencias de mujeres con la danza afroecuatoriana, el kundalini yoga y la meditación zen en Quito-Ecuador”.
Master Amaierako Proiektuen atalean, Ane Miren Salomon Cano aukeratu dute, "Descubriendo Mujeres Científicas: Un Escape Room Didáctico de Matemáticas y Cultura Científica" lanarengatik, eta Clara Colmenero Serrat, "Descripción e intervención profesional desde la perspectiva de la género de los servicios residencial para personas de inhogarismo en Euskadi" lanarengatik.
Azkenik, Gradu amaierako lanik onenak izan dira Eider Olaeta Zubiagaren "2018-2022 Deustuko Unibertsitatearen III. Berdintasun Planaren analisia"eta Janire Azcue Terradillosena, "Musulmanen sexu-identitateari eta edertasun-idealari buruzko itxaropen bikoitzak”.
Benita Asas Manterola
Sariaren izenak ohore egiten dio Benita Asas Manterolari, Donostian 1873an jaiotako irakasle eta feministari. "El Pensamiento Femenino" egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko zuzendaritza batzordeko presidentea eta emakumeen boto eskubidearen aldeko mugimendu sufragistan parte hartu zuen. 1886an hil zen Bilbon.
Sari horren helburu nagusia da Deustuko Unibertsitateko gradu, master eta doktoregoko ikasleak ikerketan genero ikuspegia txertatzeko sustatzaile gisa aitortzea da. Sari honen deialdia Deustuko Unibertsitatearen Berdintasun Planaren barruan dago.
Informazio gehiago Agenda 2030-Igualdad webgunean, bertan daude bai deialdia, bai ebazpena).