2016ko azaroak 03
Bilbao
Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, urteroko Droga-menpekotasunetako aurrerakuntzei buruzko sinposioa ospatu zuen azaroaren 3an eta 4an. Aurten jorratu den gaia hauxe izan da: genero ikuspegia droga-menpekotasunetan esku hartzeko orduan (prebentzioan, asistentzian, ikerketako formazioan).
Estatu osotik etorritako 150 lagun baino gehiagok hartu dute parte topaketan. Hizlarien artean egon da Carmen Orte, Universitat de les Illes Balears-eko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko katedraduna. Bera izan zen hasierako hitzaldia eskaini zuena: “Mujeres y drogas: programas de prevenciones basados en la evidencia científica”.
Sinposioan parte hartu zuten ospe handiko beste hizlari batzuk ere hurbildu ziren: Violeta Castañok, Gizarte bazterketako eta genero ikuspegitik egindako bazterketako adituak, emakumeak ulertu eta artatzeko premia aztertu zuen; Begoña Pecharrománek, Farapì-ko proiektuen arduradunak, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna zein zen azaldu zuen drogen kontsumoan; Carmen Delgadok, Psikometriako katedradunak, Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko Psikologia, Generoa eta Osasuna ikertaldekoak, genero ikusgaitasuna ikerketa kuantitatiboan azaltzeari ekin zion; edo Miriam Vázquezek, Espai Ariadnakoak, genero ikuspegiaren esperientzia indarkeria matxista jasan duten emakume drogazaleekin eta haien seme-alabekin esku hartzera aplikatu zuen, besteak beste.
Horrez gain, sinposioak lantegiak ere eskaini zituen genero ikuspegia programazioetara eta gizarte proiektuetara aplikatzeaz; eta jardunbide egokiez, etorkizuneko erronkez eta maskulinotasunaz. Hizlariak bi izan ziren: Raquel Cantos, Fundación Ateneako Ikerketa, Berrikuntza eta Garapen Saileko Ikerketako aholkularia; eta Manuel Izquierdo, Fundación Salud y Comunidadek zuen Gazteen Espetxeko Gazteak eta Familia Programaren koordinatzailea.
