Deustuko Unibertsitateak Europako Batzordeak finantzatutako ikerketa bat gidatuko du, errendimendu akademikoa hobetu eta eskola porrota murriztekoa

Ikerbasqueko Rocío García Carrión ikertzaileak Europako 10 herrialdetako partzuergo bat zuzenduko du, eta 3 milioi euro inguru izango ditu hori gauzatzeko. SCIREARLY proiektua da Europaren laguntza jaso duten hiru proiektuetako bat.

Ikerbasque ikerlaria Rocio García Carrión

2022ko urriak 25

Bilboko Campusa

SCIREARLY proiektua (Policiales es And Practices based on Scientific Research for Reducing Underachievement and Early School Leaving in Europe) Horizon Europe europar ikerketako esparru programak hautatu du (HORIZON-CL2-2021-TRANSFORMATIONS-01, emandako finantzaketa: 2.951.432.00 EUR). Ikerketa hau Europako Batzordearen finantziazioa jaso duten hiru ikerketetako bat da, eta Deustuko Unibertsitatea du buru. Ikerketa horren helburua da errendimendu akademikoa hobetzea eta eskola porrota murriztea.

Deustuko eDucaR taldeko Ikerbasque ikertzaileak, Rocio García Carrionek, 10 herrialdetako nazioarteko eta diziplinarteko partzuergoa zuzenduko du, herritarrekin etengabeko harremanetan egongo dena hainbat gizarte eragileren bitartez. Proiektuak Malta, Helsinki, Dublin City University, Porto eta Newcastleko unibertsitateetako goi-mailako ikertzaileak hartzen ditu barne, baita GKEak eta nazioarteko erakundeak ere, hala nola Save the Children Danimarka eta Gurasoen Europako Elkartea, baita arlo politikoko ordezkariak ere, besteak beste.

2022ko azarotik 2025eko urrira bitartean, lantaldeak ebidentzia zientifikoetan oinarritutako praktikak eta politikak identifikatuko ditu, eskola errendimendu baxua murrizten dutenak, funtsezko konpetentziak hobetzen dituztenak (konpetentzia digitala barne) eta, aldi berean, ikasleen ongizatea sustatzen dutenak.

Lehen aldia da Deustuko Unibertsitateak dimentsio horietako proiektu bat zuzentzen duena hezkuntzaren arloan. Emaitzek Europan eskola uztea murrizten lagunduko dute, eta arreta berezia jarriko dute talde kalteberenetan (maila sozioekonomiko baxuko ikasleak, ikasle ijitoak, etorkinak eta errefuxiatuak, esaterako), desberdintasun hori neurriz kanpo jasaten jarraitzen baitute.

Jakitea ez da nahikoa

Proiektuaren ideia “Non Satis Scire” (Jakitea ez da nahikoa) latineko mottoan oinarritu zen. Premisa horretatik abiatzen da, hau da ikerketa zientifikoa ez dela nahikoa bere onurak gizarte osora iristen ez badira eta bere erronka premiazkoenei erantzuten ez badiete. Horrela, SCIREARLYk derrigorrezko hezkuntzan hobekuntza kognitiborako eta garapen sozial eta emozionalerako Europa mailako ikaskuntza ingurune optimoak aztertuko ditu.

Helburua kalitate handiko haur hezkuntzako eredu europarra definitzen laguntzea da, etapa hori erabakigarria baita ikasleen etorkizuneko arrakastarako edo eskola porroterako. Helburu horiek betetzeko, diziplina arteko ikuspegi batekin diseinatu da proiektua, metodologia mistoarekin, ikerketa ia esperimentala eta maila anitzekoa barne. Gainera, ikerketa osoa baterako sorkuntzara bideratzen da, inpaktu sozialeko ikuspegi baten bidez.