Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak Dionisio Aranzadi Saria sortu dute Kooperatibismoari buruzko Gradu Amaierako Lanetarako

Sari hau Deustuko Unibertsitateko Ikerketa Kooperatiboen Institutuko errektore, katedradun eta sortzaile izandakoaren omenez sortu zen, eta arlo honetako ikerketa bikaina publikoki aitortuko du.

Dionisio Aranzadi SJ

2023ko otsailak 09

Bilboko Campusa

1980ko hamarkadan iritsi zen kooperatibismoa Deustuko Unibertsitatera, Euskadin aitzindaria izan zen Dionisio Aranzadi SJ katedradun, errektore ohi eta Ikasketa Kooperatiboen Institutuaren (IEC) sortzailearen eskutik. Lan ildo sendoa da, eta, gaur egun ere, Deustuko Unibertsitateak etengabe bultzatzen du irakaskuntzaren eta ikerketaren esparrutik, bere balioak, printzipioak eta Euskadiko errealitate juridiko, ekonomiko eta sozialaren lehentasunezko ezagutza sustatuz.

Gizartetik haratago doan zientzia eta giza ondarea duen nortasun handi horren ikuspena eta lidergoa aitortzeko, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) “Dionisio Aranzadi Saria Kooperatibismoari buruzko Gradu Amaierako Lanik onenari” sortu dute. Sari horren bidez, kooperatibismoaren arloko ezagutza eta ikerketa sustatu nahi dituzte Deustuko Unibertsitateko ikasleen artean.

Zabalik dago jada sari honetarako lehen deialdia, 2022-23 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko GrAL ikasgaian matrikulatuta egonik, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez lana aurkeztu eta defendatu dutenentzat.

Izena emateko eta lanak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 22an amaituko da (egun hori barne), eta epaimahaiaren erabakia 2023ko urriaren 31 baino lehen jakinaraziko da.

Saria ekitaldi publiko batean emango da, eta diploma egiaztatzailea eta 1.500 euroko diru-zuzkidura izango ditu (EKGKk jarriko du).

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu jarraian deialdiaren oinarriak:

Deialdiaren oinarriak eta eskaera