Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2022ko abenduak 16

Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkartrukean eta elkarrekiko onuran oinarritutako lankidetza esparru globala ezartzeko.

Akordio horrek helburuak finkatu ditu, hala nola bi erakundeen giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimoa sustatzea, edo Fisioterapiako Graduko eta Fisioterapiako + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradu Bikoitzeko ikasleen eta profesional elkartuen ikerketa eta prestakuntza integrala hobetzea.