2023ko uztailak 10
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak eta BBVAk lankidetza harremana berritu dute: erakundeen etika arloko ikerketa proiektuak babesteko, etika aplikatuko doktoregoko prestakuntza beken zuzkidura eskaintzeko eta etika beren erakundeetan ezartzea hobetu nahi duten profesionalen graduondokorako.
Carlos Gorría BBVAko Iparraldeko Lurralde Zuzendariak eta Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatutako hitzarmen horri esker, ezagutzaren transferentzia gizartera bultzatzeko bi erakundeen konpromisoa berresten da.
Akordioak, aurreko ikasturteetan hasitako lanarekin jarraituz, Etika Aplikatuko Zentroaren esparruan garatutako ikasketa komunitateentzako partida jasotzen du. Finantzaketari esker, ezagutza eta lan prozesuak ekoitzi eta zabaldu ahal izango dira Deustuko Unibertsitatearen barruan eta kanpoan, bai eta nazioarteko sareetan parte hartu ere. Interes berezikoa da Deusto Forum eztabaidarako eta transferentziarako gunea berreskuratzea, pandemiaren garaian eragin handia izan baitzuen haren jarduerak, eta orain bere ohiko erritmoari berrekingo baitio, profesionalentzat eta publiko orokorrarentzat erakargarria den formatu berri batean.
Hitzarmen horren esparruan, BBVAk Deusto Cities Lab katedrari ematen dion laguntza berritu du. Katedrak herritarren partaidetzarako, erakunde publikoetako aholkularitzarako eta herritarrek eta administrazioak zuzenean aprobetxa ditzaketen materialen ekoizpenerako eta hausnarketarako proiektuak garatzen jarraitzen du.