2025eko irailak 17
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak EAIEren 2025eko konferentzian parte hartu zuen, Europako goi-mailako hezkuntza arloko konferentziarik handienean, Göteborg-en, irailaren 9tik 12ra. Hainbat sail eta fakultatetako lau pertsonak ordezkatu zuten gure unibertsitatea, nazioarteko lankidetzarekin duen konpromisoan, eta beste 60 erakunderekin loturak eta aliantzak estutzeko baliatu zuten.
Deustuko Unibertsitateko ordezkaritzako kideak hauek izan ziren: Nekane Garatea eta Elena Lamarain, Bilboko eta Donostiako Nazioarteko Harremanetako bulegokoak, hurrenez hurren; eta Nerea Gutiérrez eta Félix Arrieta, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea, hurrenez hurren, ordezkatuz.
EAIEk babesa ematen die goi-mailako hezkuntzako profesionalei 1989tik beren erakundeen nazioarteratzean.