2026ko urtarrilak 20
Donostia-San Sebastián
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Deustuko Unibertsitateak, 2016az geroztik egiten duen bezala, Donostiako ohiko danborradan parte hartu zuen, sukaldari eta urketariek osatutako konpainian. Taldea ikasleek, ikasle ohiek, irakasleek eta unibertsitateko zerbitzuetako langileek osatua egon zen, erakundetik hurbileko beste pertsona batzuekin batera. Aurten Deustuko Unibertsitateko errektore Juan José Etxeberria (SJ) jaunak eta Donostiako campuseko eta Harreman Instituzionaletako errektoreorde Mª José Arangurenek ere parte hartu zuten. Carolina Kutz konpainiako Danbor Nagusiak adierazi duenez, "urtetik urtera handiagoa da konpainiarekiko eta hiriko jaiegunarekiko partaide sentimendua. Egun horretan, emozioa, ilusioa eta tradizioa partekatzen dira, ez dago desberdintasunik".
Ibilbidea Unibertsitatean bertan hasi zen. Banderaren igoera Juan José Etxeberria (SJ) errektoreak egin zuen, 8:30ean, Konpainia 8:45ean atera zen kanpusetik eta une horretatik aurrera, Bilbo plazaraino joan ziren jotzen, han ONCEren danborrada batu ziren. Geldialdi txiki baten ondoren, konpainiak Andia kaleko jesuiten elizaraino jarraitu zuen. Han, San Sebastian Martxa eta San Inazioren Ereserkia interpretatu ziren elizaren barruan. Ondoren, Andia, Hernani eta Loiola inguruak zeharkatu ziren, Artzain Oneraino, eta han Kutxako Langileen Danborradarekin batera jo zuten. Deustuko Unibertsitateko konpainiari harrera egin zioten Gizartea Elkarteak, bere Danbor Nagusiak eta presidenteak. Ibilbidea amaitzeko, Vallesen aurrean Donostiako Martxa interpretatu ziren.