2005eko azaroak 07
Beste hiri batzuk
Koadernoen aurkezpena, José María Lidónen heriotzaren 4. urtemuga egunean egin zen. Bertan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Fernando Ruiz Piñeirok, eta Zuzenbide Fakultateko dekano Juan Echanok. Ekitaldira bildu ziren, halaber, Deustuko idazkari nagusi eta Ikerketako errektoreorde José Luis Ávila, Justizia sailburuorde Josu Sagasti, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari Inmaculada de Miguel, eta Giza Eskubideen zuzendari Jon Landa.
'Cuadernos penales José María Lidón' argitalpenak zigor zuzenbidearekin lotuta dagoen beste edozein lanbidetatik hurbiltzen direnentzat topaleku bihurtu nahi du, askatasun eta berdintasun gune gero eta zabalagoak sortzen eta denentzat benetakoak eta eraginkorrak izaten lagunduko duen Zuzenbidea lortzeko bidean. Era horretara uste du Zuzenbide Fakultateak magistratua gogoan izate hori aberasgarriagoa izango dela, zeren eta ?bere heriotzak, 2001eko azaroaren 7an, sortu zigun samina denborak gozatu badu ere, bere hutsunea duela lau urte zen bezain handia da, ezin baitugu ahaztu. Ez dugu ahaztu, areago, ezin dugu eta ez dugu ahaztu nahi?, adierazi zuen Juan Echano dekanoak.
Erabateko babesa genero indarkeriaren kontra
Atzo aurkeztu zen koadernoak, 'La ley de medidas de protección integral contra la violencia de género' aztertzen duenak, Bilbon joan den apirilaren 7an eta 8an José María Lidónen omenez ospatu ziren II. Zigor Zuzenbideko Topaketetan aurkeztutako hitzaldiak eta ekarpenak jasotzen ditu.
Topaketa hauetan lege horren aplikazioan aditu diren izen handiko profesionalek parte hartu zuten. Adela Asúa Batarrita, Reyes San Emeterio Peña, Manuelo Calvo García, María Sanahuja, José María Asencio Mellado, Patricia Laurenzo Copello, Inmaculada De Miguel Herrán, Carlos Ruiz de Alegría, Doroteo Santos, Angel Gamide Montoya, Elena Larrauri Pijoan, Juanjo Medica Ariza, Juan Antonio Cobo Plana, Idoia Igartua Laraudogoitia eta Idoia Unzilla elkartu ziren, besteak beste.
Bakoitzak bere espezialitatea eta esperientzia oinarri harturik, ikuspuntu desberdinak aztertzen ditu, funtsezko arloak eta prozesuari lotuak bereziki, sarreran hurbilketa soziologiko bat ere egiten dela, zuzenbide konparatuko esperientziei ere erreferentzia eginez. Emakumeen kontrako indarkeria aztertzen duten epaitegi berrien antolaketa eta funtzionamenduak duen interesaz gain, tratu txarren salaketen balorazio egokiari buruzko kezka espezifikoak ere islatzen dira. Komunikabideen presioa, frogen behar den besteko kontraste falta eta erasoen igoera arriskuaz iragarpenak egiteko zailtasuna aipatzen dira tentsioko elementu gisa, horiek guztiek eragiten baitiote erakunde judizialari erabakiak premiaz hartzea, jatorria zein den jakiteko ziurtasun handirik gabe.
José María Lidón gogoratzeko elkarretaratzea
Prentsaurrekoa izan aurretxoan, Deustuko Unibertsitateko Bakearen Aldeko Koordinakundeak elkarretaratze isila egin zuen Bilboko campusean, José María Lidón irakaslea gogoratzeko.
