2005eko ekainak 09
Beste batzuk
Zerbitzua martxan dago honako fakultate eta eskoletan: ESIDE, La Comercial, FIHEZ, Filosofia eta Letrak, Soziologia eta Politika Zientziak, Turismoa eta Zuzendaritzako Idazkaritza (Bilbon); eta ESTE, Gizarte Lana, Giza Zientziak eta Turismoa (Donostian). Egunean zehar hirutan bidaltzen dira mezuak sakelako telefonora eta mezu bakoitzean behin-behineko nota bat baino gehiago egon daiteke pilatuta. Mezu horiek jaso ahal izateko sakelako telefono zenbakia eguneratu behar da ikasleen estranetean (https://estudiantes.deusto.es), Informazio pertsonala - telefonoa sms-ak bidaltzeko dioen atalean. Behin-behineko notak web-aren bidez ere kontsulta daitezke ikasleen estranetean, Azterketetako emaitzak atalean. Ikasleek abisu bat jasotzen dute posta elektronikoko kontuan estranetean kalifikazioak argitaratzen diren unean.
Sakelako telefonoko mezuak automatikoki jasotzeko sistemaz eta estranetaz gain, edozein unetan kontsulta daitezke, sakelako telefonoko mezu batez bidez, ateratako kalifikazio guztiak, behin-behinekoak zein behin betikoak. Kontsulta hauek egiteko era bi daude eta bietan erabiltzen da ikasleek estranetera sartzeko erabiltzen dituzten erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Lehenengo metodoa erabiliz zera bidali behar da: "UDNOTAS erabiltzaile-izena pasahitza" (ez ahaztu hitzen arteko tarteak uztea). Mezu hau 609 422 082 zenbakira bidali behar da. Modalitate honek operadore guztietako sakelakoetarako balio du eta 15 zentimo gehi BEZ balio du. Bigarren modalitateak Telefónica Móviles-en terminaletarako baino ez du balio. "UDNOTAS erabiltzaile-izena pasahitza" bidali behar da 808 zenbakira eta 30 zentimo gehi BEZ balio du.
Azterketak berrikustea
Berrikuntza moduan, ikasleen estranetak aukera ematen du azterketa deialdi honetatik aurrera ikasleak matrikulatuta dauden irakasgaietako azterketak berrikusteko data kontsultatzeko. Aukera honek osatu egiten du ikasleek estranetaren bidez jaso dezaketen informazioa. Orain arte honakoak ikusi ahal izan dituzte ikasleek estranetean: ikaslearen datu pertsonalak, zein irakasgaitan dagoen matrikulatuta, irakasgaiei buruzko informazio osagarria jasotzeko beste orri batzuetara jo ahal izatea; kredituen plantilla -matrikulatuak eta gaindituak-; bestelako eskakizun batzuk -hizkuntzak, kreditazioak...-; proba orokorrerako izena ematea, azterketa deialdiak eta datak; ateratako kalifikazioak -behin-behinekoak eta behin betikoak-; dokumentu interesgarriak; Unibertsitateko sailei buruzko informazioa; posta elektronikoko kontura sartzea webmailaren bidez (https://webmail.deusto.es), estranetean sartzeko eta posta jasotzeko pasahitza aldatzea...