Deustuko Unibertsitateak bat egin du “OdiseIA deialdiarekin”, Adimen artifiziala gizartearen onerako erabiltzeko

Adierazpena 30 unibertsitatek baino gehiagok sinatu dute Nazioarteko OdiseIA4Good Hackatoiaren barruan. AA gizartearen arazoak konpontzen lagunduko duten ekimenetarako erabiltzeko premia azpimarratzen da dokumentuan, pobrezia, gosea edo desberdintasuna, esaterako.

Deialdiaren sinatzaileak

2026ko martxoak 05

Bilbao

Joan den otsailaren 27an Madrilen izan zen OdiseIA4Good 2026 Nazioarteko Hackatoiaren barruan, Deustuko Unibertsitateak “OdiseIA deialdia” sinatu du. Alvaro de la Rica Politika Akademikoko eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordeak sinatutako adierazpen horrek AA gizartearen onerako proiektuak garatzeko lehenestea eskatzen die gobernuei eta enpresei; esaterako, pobreziaren aurkako borrokan, ingurumena babesten, desberdintasunak murrizten edo osasuna hobetzen.

AAk inbertsio erraldoiak biltzen ditu mundu osoan, baina helburu sozialetan aurrera egiten laguntzeko AAk dituen ekimen apurrak dohaintzekin edo dirulaguntzekin egiten dira. CRUEren gidaritzapean unibertsitate publiko eta pribatuek sustatu eta sinatutako OdiseIA deialdiak egoera hori irauli egin nahi du, premia globalak konponduko dituzten AAko ekimenetarako finantzaketa eredu irisgarri eta jasangarriak sustatzeko, kontsiderazio etikoak bere garapenaren erdigunean jarriz.

Ekitaldian parte hartu duten 30 unibertsitatek baino gehiagok dokumentu hau sinatzeak amaiera eman zion “nazioarteko hackatoi” bati. Hackathoi horrek, amaiera ekitaldian, adimen artifiziala inklusiorako, irisgarritasunerako eta prebentzio sozialerako tresna zehatz nola bihur daitekeen erakusten duten sei proiektu aitortu zituen. Ekimen horiek sendotasun teknikoagatik, bideragarritasunagatik eta inpaktu jasangarrirako potentzialagatik saritu zituzten.

Instituzio, irakaskuntza, enpresa eta gizarte arloko 300 bat lagunek parte hartu zuten itxiera ekitaldi horretan, eta bertan izan ziren, halaber, Oscar López Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroa, Rubén Pérez Gazteria eta Haurtzaroko Estatu idazkaria eta Manuel Pérez Madrilgo Erkidegoko Digitalizazioko sailburuordea.

OdiseIA4Good-en 2026ko edizioak parte hartzeko errekor guztiak hautsi ditu: aurreko urteko kopuruak hirukoiztu egin ditu, bost kontinenteetako 112 ekipo izan baitziren. 88 finalistetatik 39 modu presentzialean lehiatu ziren, aurkeztutako soluzioen bideragarritasun teknikoan eta inpaktu jasangarrian arreta jarri zuen jardunaldian.