Deustuko Unibertsitateak 27 ikasle ukrainarri eskaini die egonaldia luzatzeko aukera

Maiatza eta uztaila bitartean seihileko akademiko ofiziala egin zuten 60 gazteetako batzuk dira.

Irudian, Unibertsitateak gerratik ihesi Deustura etorri ziren 60 gazte ukrainarrei maiatzean egin zien harrera. Argazkian, maiatzean egin zitzaien harrera

2022ko irailak 26

Bilboko Campusa

Unibertsitateak oso inplikatuta jarraitzen du Ukrainako gerrako biktimekin, eta 27 ikasle ukrainarrek, gerraren eragin handia jasan duten eremuetakoak guztiak, Deustuko egonaldia luza dezaten ahalbidetu du. Gazte horiek, beren herrialdetik ihesi, maiatzean abian jarritako programa bereziari heldu zioten 60 gazteetako batzuk dira. Programaren bidez, unibertsitateko prestakuntza berriro hasi zuten, kosturik gabe, eta seihileko akademiko ofiziala egiteko aukera izan zuten.

Ikasturteko lehen seihileko honetan Deustuko Unibertsitatean geratu diren ukrainarrak, eta oraingo honetan, jada beraientzat berariazkoa ez den irakasgaien programa batean matrikulatu dira. Horrela, unibertsitateko bizitzan integratzea errazten da, klaseak gradu guztietako gainerako ikasleekin partekatuz.

Ikasle ukrainarren harreran, Unibertsitateak borondatezko inplikazioa izan du unibertsitate komunitateko familiekin, beren etxeetan ostatu eman dieten ikasleekin eta Micampus unibertsitate egoitzen enpresarekin, zeinak ostatu-beka batekin lagundu baitu. Oraindik hemen dauden errefuxiatuak etxe horietako batean eta egoitzan bizi dira gaur egun mycampus egoitzan eta Deustok esker ona adierazi nahi die emandako laguntzagatik.