Deustuko Unibertsitatea saritu dute Jornadas Nacionales Socidrogalcohol izeneko jardunaldietan

Sari banaketa

2025eko urriak 20

Bilboko Campusa

 Urriaren 18an, Ourensen egindako 2025eko Jornadas Nacionales Socidrogalcohol jardunaldien barruan, topaketako lan zientifiko eta komunikazio onenen sariak banatu ziren. Sarituen artean, Laura Mendo, María Liendo, Ana Estévez eta Gema Aonso-Diego Deustuko Unibertsitateko ikertzaileen "Percepción del marketing del juego online en adolescentes: diferencias según el nivel de riesgo de juego" lanak jaso zuen "Dra. Alicia Rodríguez saria”, 300 eurokoa, “poster onenen” kategorian.

Gainera, Gema Aonso-Diegori, jokabide-adikzioen ildoan doktorego ondoko ikertzaileari, “Ikertzaile Gaztea” saria eman zioten. Sari horri esker, izena eman du 8th International Congress – 53ª Jornadas Nacionales Socidrogalcohol (2026) jardunaldietan, eta urtebeteko bazkidetza lortu du Socidrogalcohol-eko bazkide gisa.

Informazio gehiago.