Deustuko Unibertsitatea, Guggenheim Bilbao Museoaren kide korporatibo berria

Deustuko Unibertsitateak eta Guggenheim Bilbao Museoak hitzarmen bat sinatu dute. Beronen bidez, Unibertsitateak Museoaren kide korporatiboen programarekin bat egin du Enpresa Elkartu kategorian. Hitzarmena azaroaren 2an sinatu zen eta hiru urteko iraupena izango du.

Berriak

2005eko azaroak 04

Beste hiri batzuk

Hitzarmena Juan Ignacio Vidartek, Museoaren zuzendari nagusiak, eta Jaime Oráa Oráak, Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatu dute, Museoaren Atrioan burutu den ekitaldian. Hitzarmen hau dela bide, Guggenheim Bilbao Museoak bere erakusketa eta jardueren zabalkundea hedatuko du unibertsitateko ikasleen artean. Halaber, erakunde bien arteko lankidetza zabal eta anitzagoa eskainiko du, eta Museoari artea unibertsitatera gehiago hurbiltzeko aukera eskainiko dio. Bere aldetik, Deustuko Unibertsitateak kide korporatiboentzat bakarrik aurreikusitako onura guztiez gozatzeko aukera izango du, besteak beste, Museoari eskaintzen dion sostenguaren aintzatespen publikoa, jarduera korporatiboak Museoaren espazioetan ospatzeko aukera, edo abantailak eta pribilegioak aretoetara sartzerakoan.