Deustuko III. Itsas Foroak Nabigazio Lege berria aztertuko du

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Itsas Arduralaritza Eskolak antolatuta, III. Itsas Foroa izango da abenduaren 2an Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan. Bertan, Itsas Nabigazioko Lege berria aztertuko da. Irailean sartu zen indarrean lege hori eta eragin handia izango du sektoreko legegintzan.

Berriak

2014ko azaroak 24

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Itsas Arduralaritza Eskolak antolatuta, III. Itsas Foroa izango da abenduaren 2an Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan. Bertan, Itsas Nabigazioko Lege berria aztertuko da. Irailean sartu zen indarrean lege hori eta eragin handia izango du sektoreko legegintzan.

9:20an, Zuzenbide Fakultateko dekanoak José Luis Ávila Orivek, aurkeztuko du topaketa. Ondoren, Merkataritza Zuzenbideko Belén García Álvarez irakasleak hartuko du parte, ‘El contrato de fletamiento’ izeneko hitzaldiarekin.

10:30ean, Jorge Lavandero Díez, itsas arloko abokatua eta Amilibia&Lavandero Abogados bulegoko bazkidea, ‘Consignatarios y transitarios’ gaiaz mintzatuko da.

Atsedenaldirako tarte bat hartu ondoren, Manuel Alba Fernándezek, Madrileko Carlos III.a Unibertsitateko irakasleak eta Itsas Zuzenbideko Espainiar Elkarteko idazkariak, ‘Sujetos de navegación’ hitzaldia eskainiko du 12:00etan.

13:00etan, Alfonso de Ochoak, itsas arloko abokatuak, Albors, Galiano, Portales bulegoko bazkide nagusiak, ‘Seguro marítimo’ izango du aztergai.

Eta 16:00etan, ekitaldiari amaiera emango dio Deustuko Unibertsitateko Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako Masterreko eta Itsas Zuzenbideko zuzendari Javier Larenak.

Joan den irailaren 25ean sartu zen indarrean Itsas Nabigazioko 14/2014 Legea, uztailaren 24koa. Asmo handiko arau berria da, orain arte sakabanatuta egon den itsas arloko legedia bateratzeko asmoa duena, 1985eko Merkataritzako Kode zaharrak eratzen zuena, hain zuzen.

Astialdiko nabigazioaren garapena nabigazioa arautzen duten lege askoren ondorengoa da, eta jarduera komertzialaz (itsas zuzenbidearen muina horri dagokio) bestelakoa izanik, beti izaten dira zalantzak aisialdiko nabigazioaren inguruko harremanak zuzenbidearen arlo horretan arautzen ote diren ala ez.

Horren adibide bat hauxe dugu: gaur egun, itsas zuzenbidea aplikatzeagatik ontzien kontratuen inguruan (salmenta edo konponketa) merkataritzako epaitegietan oso erreklamazio gutxi izapidetzen dira; baina indarrean dagoen Itsas Nabigazioko legeak aldatu egingo du hori.