Deustuk UNIC Day ospatuko du, unibertsitate komunitatearen artean Europako UNIC aliantza ezagutu eta hedatzeko jardunaldia

UNIC Day Europako aliantza ezagutzeko jardunaldi berezia da

2022ko azaroak 04

Garate aretoa eta Paraninfoko klaustroa

Deustuko Unibertsitateak, azaroaren 4an, UNIC Day ospatuko du, UNIC aliantza europarra unibertsitate komunitatearen artean zabaltzeko jardunaldi berezia. Goizean zehar, hainbat ekitaldi egongo dira UNICen egiten ari den lanera hurbiltzeko, horretaz gain ikasleek eurentzat antolatutako jolas-jardueren bidez UNIC deskubrituko dute eta etorkizuneko Europako unibertsitate batetik zer espero den irudikatu eta proposatuko dute.

Migratzaileak Bilbon eta Istanbulen

Bi hiri nola bizi diren, Bilbo eta Istanbul, errefuxiatuen harrera da Virtual Meeting Platform programaren gai nagusia. 10:00etatik 11:00etara, online eta aurrez aurre egingo da (Garate aretoa). Ekitaldiaren izenburua hau izango da: “Migration and social inclusion: Focus on refugees reception. Sharing challenges and inspiring practices”. Saio horretan, UNICeko kide diren Bilbao eta Istanbul hiriek migrazioari eta gizarteratzeari dagokienez duten erronka partekatuko dute, bi testuinguruetan agertzen diren antzekotasunak nabarmenduz eta jardunbide egokien kasuak aurkeztuz (gobernukoak, sektore pribatukoak edo elkarte edo GKEetakoak).

Ekitaldia irekia izango da ikasle, unibertsitate komunitate eta herritar guztientzat eta hauek izango dira hizlariak: Gorka Urrutia, Deustuko Giza Eskubideen Institutuko ikertzaile eta zuzendaria; Olena Kyzyma, Ukraina SOSeko kidea; Birce Altiok, Koç Univresityko (MiREKoç) Migration Research Centerreko ikertzailea; eta Burcu Yakici, Koç Universityko (MiREKoç) Migration Research Centerreko koordinatzailea.

Izen-ematea doan esteka honen bidez.

Harrera humanitarioa Deustun

UNICekin lotura duten gizarte eragileek Deustuko Unibertsitatean identifikatutako erronketako bat da komunitate migratzailea hirietan integratzea. Hori dela eta, 11:30etik 12:30era, Garate aretoan, Deustuko Unibertsitateko harrera humanitarioari buruzko Pop-up City Lab egingo da: Esperientzia eta praktika inspiratzaileak. Gune berezia izango da, hiriko erronka garrantzitsu horren inguruan eztabaida sustatzeko, eta hiriaren, unibertsitatearen eta Bilboko gizarte eragileen arteko topagunea eskainiko du. Parte hartuko duten hizlarien artean daude Oksana Demyanovich, Ukraina-Euskadi Elkarteko presidentea; Odet Noa, Deustuko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko kidea, Ukrainako ikasleen harreraren arduraduna; Rocco Caira, Deustuko irakaslea; eta Deustuko Unibertsitateko ezohiko seihilekoko harrerako ikasleak. Izen-ematea doan esteka honen bidez.

Ikasleek ikasleentzat

Paraninfoko klaustroan 9:30etik 13:30era egingo diren bi saio horiez gain, Student Boardeko Deustuko ordezkariek hainbat jolas-jarduera diseinatu dituzte ikasleentzat, ezagutzera emateko UNIC zer den, ikasleei zer eskaintzen dien eta aliantza osatzen duten unibertsitateei, kokatuta dauden herrialde eta hiriei, hizkuntzei eta kulturei buruzko bitxikeriak ezagutzeko, besteak beste.

Egun Deustuko Unibertsitatean ez daudenentzat edo beste campus batekoak direnek Deustuko Instagram kontuaren bidez, modu digitalean parte hartu ahal izango dute UNIC Dayn.

Informazio gehiago: unic.ud@deusto.es

04/11/2022 - Deusto celebra el UNIC Day, una jornada para descubrir y difundir esta alianza europea entre la comunidad universitaria