Deustuk eta BBVAk etikako ikerketa eta prestakuntza bultzatu dute

Berriak

2022ko ekainak 06

Bilboko Campusa

Deustuk eta BBVAk lankidetza harremana berritu dute: erakundeen etika arloko ikerketa proiektuak babesteko, etika aplikatuko doktoregoko prestakuntza-beken zuzkidura eskaintzeko eta etika beren erakundeetan ezartzea hobetu nahi duten profesionalen graduondokorako.

Carlos Gorría BBVAko Iparraldeko Lurralde Zuzendariak eta José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatutako hitzarmen horri esker, ezagutzaren transferentzia gizartera bultzatzeko bi erakundeen konpromisoa berresten da.

Hitzarmenaren barruan, iaz hasitako lanari jarraipena ematen zaio eta Historiaren Irakaskuntza eta Bakegintza eta Diréctica (erakundeetan etika ezartzeko lana) ikas-komunitateentzako atal bat jasotzen da. Bi jarduerak Etika Aplikatako Zentroan egiten dira. Finantzazioari esker, Deustuko Unibertsitatearen barruan zein kanpoan hezkuntza-materialak ekoiztu eta zabalduko dira eta nazioarteko sareetan parte hartzeko aukera izango da, baita lan horien mintegiak eta aurkezpenak publiko orokorraren aurrean egin ere.
Hitzarmen horren beraren barruan, BBVAk Deusto Cities Lab katedrari ere babesa berritu dio. Une honetan, honako ekimen hauek garatzen ari da katedra:
• Cities Lab: Aurten Making Cities 2030en hirugarren edizioa jarri da abian, DBHko 3.-4. eta Batxilergoko 1.-2. mailetako gazteei zuzendua, Garapen Jasangarrirako 11. Helburuari lotuta, hiriak gogoan hartzen dituenari, hain zuzen.
• Cities Think Tank: Egindako jardueraren barruan, hainbat argitalpen zientifiko egiten ari dira (txostenak, doktorego tesiak, liburuak, artikulu zientifikoak, liburuen kapituluak, aurkezpenak, hitzaldiak eta komunikazioak).
• Cities Talent: Hiri Garapen Jasangarrirako Gobernantza Masterraren (2030 hiria) lehen edizioa hasia da. Bestalde, Master Classen bitartez, hainbat entitateren eskariari erantzunez, hiriak eraldatzeko prozesuaren, gobernantza eredu demokratikoen eta garapen jasangarriaren ereduen inguruko prestakuntza ematen da.
• Cities Community: Hirien orainarekin eta etorkizunarekin zerikusia duten sareen eta nazioarteko erakundeen ekitaldi eta topaketetan parte hartzen da. Hain zuzen ere, UN Habitat UNI ikerketa eta ezagutza zentroen sareko kide gisa parte hartuko du Katowiceko World Urban Forum-aren 11. edizioan. Presentzia aktibo eta dinamikoa mantentzen da sare sozialetan eta komunikabideetan.