2025eko urriak 15
Donostiako Campusa
Deustuko Unibertsitateak, urriaren 15ean, asteazkenean, “Erasmus Days 2025: batzen gaituzten balioak jardunaldia ospatuko du, Europako Batzordeak sustatzen duen Erasmus Programaren urteroko ospakizunaren barruan. Aurtengo 9. edizioak Europako balioak ditu ardatz eta, horregatik, podcast bat eta zuzeneko mahai-inguru bat antolatuko dira, gai hauei buruz hitz egiteko: giza duintasunarekiko errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide-estatua eta giza eskubideak. María Silvestre Cabrerak (Soziologiako katedraduna Deustuko Unibertsitatean) eta Mikel Díez Sarasolak (Zuzenbideko irakaslea EHUn) parte hartuko dute, bai eta Zuzenbideko eta Komunikazioko graduko ikasleek ere. Ikasle horiek guztiek mahai-ingurua dinamizatuko dute beren galderekin. Maria Jose Aranguren Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordeak emango dio hasiera jardunaldiari.
Eguna: urriak 15, asteazkena
Ordua: 13:00
Lekua: Foro Aretoa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.
#ErasmusDays
#ErasmusDays Erasmus programaren sei eguneko nazioarteko ospakizuna da. Egun horietan zehar mundu osoko pertsonak biltzen eta antolatzen dira Erasmusak eskaintzen dituen proiektu eta aukerak ospatzeko. Ikasle, irakasle, prestatzaile, profesional eta, oro har, herritar guztientzat, #ErasmusDays aukera paregabea da eskaintzen dituen onura ugariak sustatzeko.