Deustuk bat egin du CRUEren gaitzespen adierazpenarekin, Afganistango Unibertsitatean emakumeak sartzea debekatzeagatik

Unibertsitate komunitateak, beste behin ere, babesa adierazi dio Afganistango herriari, eta bereziki bertako emakume eta neskatoei.

2023ko urtarrilak 11

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak bat egin du Crue Universidad Españolak kaleratutako komunikatuarekin, zeinean erabat gaitzesten baita emakumeek Unibertsitatean sartzeko duten debekua eta 12 urtetik gorako neskek institutuan sartzeko duten debekua.

Testu honen bidez, unibertsitate komunitateak, beste behin ere, babesa adierazi nahi dio Afganistango herriari, eta bereziki bertako emakume eta neskatoei, eta Kabulgo agintariei eskatzen die bertan behera utz dezatela bere nazioa etorkizun ilun batera kondenatzen duen erabakia.

Informazio gehiago