2025eko ekainak 26
Bilboko Campusa Donostiako Campusa
Deustuko Unibertsitateak arrakastaz amaitu du Deusto International Staff Program / Blended Intensive Program programaren 2025eko edizioa. "Kulturartekotasuna: Goi Mailako Hezkuntzaren zutabea" gaia ardatz hartuta, Afrika, Latinoamerika, Asia eta Europako 13 herrialdetako 15 unibertsitatetako 27 lagunek hartu dute parte topaketan. Programa goi hezkuntzako erakundeetako profesionalei zuzenduta egon da, eta 2025eko ekainean egin zen, Bilboko eta Donostiako campusetan astebeteko lan presentziala eta bi saio birtual bateratuta.
Saioetan, parte-hartzaileek aukera izan zuten aztertzeko nola integratu eraginkortasunez kulturartekotasuna unibertsitate bateko maila guztietan. Hainbat aurkezpen, tailer interaktibo eta talde-lanen bidez, kulturartekotasunaren dimentsio kritikoak jorratu ziren. Horrela, bada, erronkak eztabaidatzeko, proposamenak partekatzeko eta unibertsitateko langileen kulturarteko gaitasunetan sakontzeko, curriculumean eta ikasgelan txertatzeko eta ikasleen artean gaitasun horiek garatzeko espazioa izan da.
Era berean, parte hartzen duten unibertsitateen arteko lankidetza indartzea eta goi-mailako hezkuntzaren esparruan etorkizunean lankidetzan aritzeko oinarriak ezartzea ahalbidetu du programak.