Deustok eta Sernautok bat egin dute Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Master Dualean parte hartzeko

Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko master dualaren ezaugarria da enpresetatik eta industrietatik gertu egotea beti

2023ko urtarrilak 11

Bilboko Campusa

Ingeniaritza Fakultateak eta Sernauto Espainiako Automozio Hornitzaileen Elkarteak akordioa sinatu dute Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Master Duala babesteko. Unibertsitate programa hau enpresetatik eta industrietatik gertu dago beti, eta bost urteko ibilbidea du; izan ere, ikasleak automobilgintzaren sektoreko balio-kateko konpainia nagusien eskutik trebatzen dira nazioartean, estatuan eta tokian bertan, formatu dualean eta erronketan oinarrituta. Alde horretatik, Sernautorekin sinatutako hitzarmen honek berretsi egiten du Unibertsitateak sektorearekin lankidetzan jarraitzeko duen helburua, profesional onenak prestatzeko.