DeustoBideren Arteak gozatu programako ikasleek topaketa izango dute ‘Irati’ filmeko lantaldearekin

Hitzaldia - Irati

2023ko martxoak 16

Bilboko Campusa

Datorren asteartean, martxoaren 21ean, Deustuko Unibertsitateko Arteak gozatu programako ikasleek topaketa bat izango dute 2022an estreinatutako ‘Irati’ filmeko lantaldeko kideekin. 

Borja Crespo eta Jaime Cuenca irakasleek moderatuko dute solasaldia, eta Paul Urkijo (zuzendaria eta gidoilaria), Eneko Sagardoy (protagonista) eta Nerea Torrijos (jantzien diseinua) izango dira bertan, besteak beste, filmaren girotze historiko arduratsua edo fantasiazko edukia duen kontakizun bat pantaila handira eramatearen erronkak hizpide hartuta.

“’Irati 'oso mugarri garrantzitsua da”, azaldu du Jaime Cuencak. "Lehen aldiz, maila handiko ekoizpen bat euskal ondare legendazko eta mitologikoaz arduratu da". 

Topaketa hau Sorkuntza Topaketen Zikloko jardueren parte da, DeustoBideren Arteak gozatu programaren barruan. Bilboko kultur eskaintza ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera ematen du jarduerak, kulturaren atzealdea eta zirrikituak xehatzen dituen irakasle adituei esker. 

Hitzordua Ellacuria aretoan izango da (Liburutegiko sotoan) 18:00etatik 19:00etara eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.