DeustoBidek helduen prestakuntzarako programak aurkeztu ditu Bilbon eta Donostian

DeustoBideko informazioko jardunaldiak

2025eko irailak 11

Bilbao Donostia-San Sebastián

Artearen, literaturaren, filosofiaren, historiaren, zinemaren inguruko jakintzak zabaldu nahi dituzu? 30 urtetik gorako ibilbidea duen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko DeustoBide Herritartasun Eskolak horretarako gune bat eskaintzen du, helduentzako prestakuntza-programa zabal baten bidez, ikasleen gozamenera eta garapen pertsonalera bideratuta. Pertsona guztientzat irekia da, adina, titulazioa edo aurretiko prestakuntza edozein dela ere. Aurtengo ikastaroen eskaintza eskuragarri dago jada, eta Unibertsitateak bi jardunaldi informatibo antolatu zituen Bilbon eta Donostian aurkezteko.

160 pertsona baino gehiago hurbildu ziren, irailaren 9an, Bilboko campusera aurtengo ikasturteko aukera eta berrikuntzak ezagutzera. Proposamenen artean nabarmentzekoak dira Kultura eta Gizartea titulu berria, diziplina ugariko unibertsitate-prestakuntza eskaintzea helburu duena; Demokrazia solasean ikastaro monografikoa; edo Arteak gozatu, Bilboko kultura-eskaintza ahalik eta gehien aprobetxatzeko diseinatua. Hori guztia, Kultur Aisia Unibertsitatean ikastaroak ahaztu gabe. Ikastaro horiek askotariko gaiak jorratuko dituzte aurten: Mendebaldearen konkista, adimen emozionala, Belle Époque-ren historia, arte garaikidea, Bigarren Mundu Gerra, giza gorputza eta gaiztakeria zineman, besteak beste.

Kultur Aisia Unibertsitatean programa Donostian ere eskaintzen da, “la Caixa” Fundazioaren laguntzari esker. Irailaren 10ean informazio-jardunaldi bat egin zen, Jon Joseba Leonardo Soziologiako katedradunak “El transhumanismo como expresión del cambio de paradigma actual” hitzaldia eman zuelarik. Ekitaldian, lehenengo eta bigarren seihilekoetan emango diren ikastaroak aurkeztu ziren: osasun mentalaren arloko prebentzioa, emakumeak artearen historian edo gorteko bizitza Erdi Aroan.

Informazio gehiago eta izena emateko: deusto.es/deustobide

Bilboko informazioko jardunaldiko bideoa