Deustuk eta SSI Taldeak elkarrekin landuko dute adineko pertsonen, emakumeen eta kalteberatasun egoeran dauden adingabeen gizarte esku hartzea

Bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute Gizarte Lanaren esparruko prestakuntza eta ikerketaren garapena hobetzeko gune zientifiko-profesional bat sortzeko.

Deustuko Unibertsitateko errektorea, Juan José Etxeberria, eta Karmele Acebo, SSI taldeko CEOa

2024ko irailak 05

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak eta SSI Taldeak (Servicios Sociales Integrados S. Coop.) hitzarmen bat sinatu dute Gizarte Lanaren arloko prestakuntza eta ikerketa hobetzeko gune zientifiko-profesional bat sortzeko. Deusto Gizarte Balioak ikertaldeak eta Gizarte Laneko graduak bultzatutako akordio horren ildo estrategikoak hiru izango dira: adineko pertsonekin eta haien ingurunearekin esku hartzea, gizartean kalteberatasun egoeran dauden emakume eta adingabeekin esku hartzea, eta zaintza eta zilarrezko ekonomia profesionalizatzea.

Lankidetzak, halaber, aipatutako kolektibo eta arloekin gizartean esku hartzearen ezagutzan izandako aurrerapenak zabaltzen laguntzea espero da, komunitate akademiko, profesional, politiko eta sozialarekin partekatu eta aurrez aurre jartzeko jardunaldiak edo mintegiak antolatuz, bai eta Gizarte Lanean ikertzeko bokazioa eta ikerketa aplikatuen edo doktorego tesien garapena sustatzea ere.

Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Karmele Acedo SSI taldeko CEOak sinatu zuten akordioa, Ane Ferran Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoaren eta Martin Zuñiga Deusto Gizarte Balioak taldeko ikertzaile eta hitzarmenaren arduradunaren aurrean. SSI Taldearen aldetik, Merche Arribas, Taldeko presidentea; Rosa Lavín, Ekonomia eta Finantzako zuzendaria; eta Andere Goirigolzarri, I+Gko arduraduna ere ekitaldian izan ziren.

 

05/09/2024 - Deusto y Grupo SSI trabajarán conjuntamente la intervención social con personas mayores, mujeres y menores en situación de vulnerabilidad