2023ko maiatzak 11
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak Deusto Summer Schoolen bosgarren edizioa jarri du martxan. Jarraitu ikasten aldaketaren parte izateko lelopean argia ikusiko duen programa hau oso lotuta dago Nazio Batuen 2030 Agendak sustatutako Garapen Iraunkorrekako Helburuekin.
Ikastaroen gaien nazioarteko ikuspegia, diziplina anitzeko programa bat eta Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza Metodologia dira Deusto Summer Schoolen ezaugarri bereizgarriak. Gainera, online modalitateak eta gaztelaniazko eta ingelesezko eskaintzak erraztu egiten dute partaidetza globala lortzea.
Aurten, ondorengo ikastaroak izango dira programaren barne:
- Introducción práctica al Reinforcement Learning | Gaztelania | ekainak 19 - 23
- Humanización in healthcare | Ingelesa | ekainak 26 - 30
- Justicia social: Derecho Penal, mujer y pobreza | Gaztelania | uztailak 3 - 7
- Formación Dual Universitaria: más allá de unas prácticas. El Modelo Deusto.| Gaztelania | uztailak 10 - 14
Beraz, lau ikastaroek gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte, hala nola adimen artifiziala, osasuna, justizia soziala eta unibertsitateko prestakuntza.
Horrez gain, Deusto Business Schoolek, ohi bezala, ESG Investment and Finance gaiaren inguruko udako ikastaroa antolatuko du. Era berean, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak bi ikastaro eskainiko ditu udan: Summer Course for Teachers of Spanish as a Foreign Language eta Global Studies and Spanish Summer Program.
Deusto Summmer Schoolen inguruko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: deusto.es/deustosummerschool