Deusto unibertsitate onenen artean Garapen Jasangarriko 8. eta 11. helburuak bultzatzen

Berriak

2022ko apirilak 29

Bilboko Campusa

Times Higher Education britainiar erakunde ospetsuak egindako THE Impact rankingak munduko 101-200 unibertsitate onenen artean kokatu du Deustuko Unibertsitatea, Nazio Batuen GJHak bultzatzeagatik. Zehazki, 11. GJHetan (Hiri eta komunitate jasangarriak) eta 8. GIHetan (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa), zeinen helburua baita hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu betea eta produktiboa eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea.

Ranking honek unibertsitateen gizarte eragina eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak (GIH) eta 2030 Agenda garatzen egiten duten ekarpena neurtzen ditu. Bertan, 106 herrialdetako 1400 unibertsitate baino gehiagori dagokien informazioa jaso eta ebaluatu da.

Rankingak bereziki baloratu du Deustuko Unibertsitatearen ekarpena hiriak inklusiboagoak eta jasangarriagoak izan daitezen (11. GJH), eta kultura, ondarea eta tradizioak babesten dituela nabarmendu du. Aldi berean, rankingak munduko unibertsitate onenen artean kokatu du Deustuko Unibertsitatea, lan duina eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeagatik (GJH 8), eta kalitatezko prestakuntzaren, enpleguaren, ekintzailetzaren eta inguruko eragile ekonomiko eta sozialekiko harremanen aldeko apustua nabarmendu du.

Emaitza horien arabera, Deustu erreferentziazko unibertsitatea da, mundu inklusiboago eta jasangarriagoarekin duen konpromisoagatik eta kokatuta dagoen lurraldeko kulturari eta garapen ekonomikoari egiten dion ekarpenagatik. Bereziki, Deustuko Unibertsitatea positibotzat jotzen da bere prestakuntza bikainagatik, gizarte bidezkoago baten zerbitzura egindako ikerketagatik eta administrazio publikoekin, enpresekin eta gizarte erakundeekin duen zuzeneko loturagatik.

 

Raking THE Impact