2026ko urtarrilak 30
Bilbao
Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusa unibertsitate-mailako estatuko kirol gune bihurtu zen urtarrilaren 30ean, XXVI. UNIJES Kirol Txapelketan Ekitaldian 350 ikasle baino gehiago bildu ziren, UNIJES sarea osatzen duten sei unibertsitate-zentroetakoak: Comillas Unibertsitate Pontifikala, Loyola Unibertsitatea, Esade, IQS, SAFA eta, anfitrioia, Deustuko Unibertsitatea.
85 kirol norgehiagoka baino gehiago jokatu ziren goiz eta arratsaldez. Unibertsitarioak modalitate hauetan lehiatu ziren: 7ko futbola, areto-futbola, saskibaloia, boleibola, mahai-tenisa eta xakea, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.
Urtero antolatzen den txapelketa honen helburu nagusia jesuiten ikastetxeetako ikasleen arteko harremanak sendotzea da. Ildo horretan, Aitziber Irigorasek, Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordeak, itxiera ekitaldian hau adierazi zuen: «Kirola funtsezko tresna da komunitatea eraikitzeko. Gaur erakutsi duzue pistako lehia bateragarria dela pistatik kanpoko adiskidetasunarekin».
Bestalde, UNIJESeko ordezkari Ana García-Minak, sari banaketan, jesuiten unibertsitate-sarearen balioa eta ikasleek joko garbiarekin duten konpromisoa azpimarratu zituen.
Kirolen araberako palmaresa:
- Gizonezkoen 7. futbola: Deustuko Unibertsitatea
- Emakumezkoen saskibaloia: Deustuko Unibertsitatea
- Gizonezkoen saskibaloia: Loyola Unibertsitatea
- Emakumezkoen boleibola: Deustuko Unibertsitatea
- Gizonezkoen boleibola: Loyola Unibertsitatea
- Emakumezkoen areto-futbola: Comillas Unibertsitate Pontifikala
- Gizonezkoen areto-futbola: Deustuko Unibertsitatea
– Xakea: Comillas Unibertsitate Pontifikala
- Mahai-tenisa: Deustuko Unibertsitatea
XXVI. UNIJES Kirol Txapelketa hau Unibertsitateko klaustroan amaitu zen, Deustuko Unibertsitateko cheerleading taldeak girotuta.