Deustuk bat egingo du Hizkuntzen Europako Egunarekin

Hizkuntzen Europako Egunaren kartela

2022ko irailak 26

Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Hizkuntza aniztasuna gure planetaren biodibertsitatearen parte da, eta beste hizkuntza batzuk ikastea elkar ulertzeko eta gure desberdintasun kulturalak gainditzeko modu bat da. Horregatik bada, Deustuko Unibertsitateak bat egin nahi du irailaren 26ko "Hizkuntzen Europako Egun"eko ospakizunarekin, dagoeneko lantzen ari diren zenbait unibertsitate-ekimenen bitartez. 

Eleaniztasuna eta hizkuntzen ikaskuntza sustatzeko Europako ospakizuna Eleaniztasuneko II. Plan Gidarian langileen  hizkuntza trebakuntza hobetzeko (lanpostuen beharren arabera) ezarri diren helburuekin lerrokatuta dagoenez, Deustuko Unibertsitatea berariazko prestakuntza plan bat garatzen ari da bere Hizkuntza Zentroarekin elkarlanean. Asmoa da hizkuntza baliabideak lantzen diren ikastaro eta pilula zehatzak eta praktikoak eskaintzea, eguneroko beharrei erantzungo dietenak unibersitate-elkarteari bere hizkuntza-gaitasunak hobetzen laguntzeko.

Gainera, ospakizun honen baitan, Unibertsitateko Instagrameko kontu instituzionalean lehiaketa bat jarri da martxan unibertsita-elkartearentzat, irailaren 19tik 23ra. Parte hartzaile guztien artean, 20€ko 5 bono zozkatuko dira campuseko liburu-dendan gastatzeko (Bilbon edo Donostian, bakoitzari dagokion dendan). 

Instagrameko lehiaketaren oinarriak