Deustuk omenaldia eskaini dio Andrés Ortiz Osési Filosofia eta Hermeneutikari buruzko argitalpen batekin, nazioartean ospe handia duten pertsonen laguntzarekin (Vattimo, Gondrin, Alex de la Iglesia)


Deustuko Unibertsitateak argitalpen bat plazaratu du Filosofía, Hermenéutica y Cultura izenburuarekin, Andrés Ortiz Osés filosofo, Deustuko katedradun emeritu, Hermeneutika sinbolikoaren sortzaile eta ibilbide intelektual bikain bezain luzea duenari omenaldia egiteko. Luis Garagalzak koordinatu duen liburuan, Ortiz Osésen omenezko testu multzo bat jasotzen da, bere maisu, jarraitzaile eta lagunek prestatua. Pertsona horien artean, kulturan ospe handia duten pertsonak daude: Gianni Vattimo, Jean Gondrin, Eugenio Trias eta Alex de la Iglesia.

Berriak

2011eko ekainak 08

Bilboko Campusa


Andrés Ortiz Osésekin lotuta dauden eta liburuan ageri diren beste pertsona batzuen artean, Jorge Oteiza, Carlos García Gual, Patxi Lanceros, Raimon Panikkar, Mauricio Beuchot, Santiago Zabala eta beste asko daude. Testuetan hainbat gai jorratzen dira: filosofia, erlijioa, antropologia eta munduaren ikuspegia. Baina denen artean bada lotura bat: giza bizitzaren zentzua. Liburuak bi atal ditu: Filosofia, Hermeneutika eta Kultura, eta A. Ortiz Osésen Hermeneutika Sinbolikoa; baita lekukotasunen eranskina bat, hitz-atzea eta bibliografia ere.

Andrés Ortiz Osés Teologian lizentziatua eta Filosofiako doktorea da Innsbrucken. Eranoseko (Suitza) Zirkuluarekin batera lan egin du eta Psikologia Analitikoko Espainiar Elkarteko ohorezko kidea da. 40 lan idatzi ditu, euren artean Diccionario de Hemenéutica eta Diccionario de la Existencia. Heideggeren eta Jungen eskolak elkarlotu ditu.

Nazioarteko omenezko lan honek Andrés Ortiz Osés eta bere filosofia, pentsamendu original eta sortzailea, aztertzen ditu.