2022ko abenduak 16
Donostiako Campusa
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak eta Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateak antolatuta, Fisioterapian ezagutza transferitzeko I. jardunaldia eta tailerrak egingo dira abenduaren 16an eta 17an Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Jardunaldi horien helburua da fisioterapiaren hainbat diziplinatako azken aurrerapen zientifikoak hedatzea eta praktikan jartzea da.
Jardunaldiak bi formatutan egingo dira. Batetik, ostiralean, fisioterapia traumatologikoaren eta kirolaren, minaren, zahartzearen, bihotz eta arnas patologiaren eta prozesu onkologikoen inguruko azken ebidentziak eta tratamendurik egokienak aztertuko dira. Bestalde, larunbatean tailer praktikoen txanda izango da. Talde txikietan, praktikan jarri ahal izango dira bihotz eta arnas patologiako, patologia onkologikoko eta patologia geriatrikoko ezagutzak.
Jardunaldien irekiera ekitaldian, hauek izango dira parte hartzaileak:
- Iban Arrien, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakaria
– X Riezu, Donostiako Campuseko errektoreordea, Deustuko Unibertsitatea
– Ane Arbillaga Etxarri, Fisioterapia Saileko zuzendaria, Deustuko Unibertsitatea