Ekonomia gizatiarragoa egiteko ikuspegi desberdinei buruzko hausnarketa egin du Deustok

Jardunaldietan azoka bat egingo da ekonomia egiteko modu alternatiboak lantzen dituzten erakundeekin

2023ko urriak 02

Bilbao Donostia-San Sebastián

Unibertsitateak "Ekonomia gizatiarragoaren alde” izeneko jardunaldiak egingo ditu urriaren 2tik 5era, Bilboko eta Donostiako campusetan. Topaketa hau Alboan, Comparte Sarea, Deusto Campus eta DBS Transformaren lankidetzarekin antolatu da, eta helburu nagusia da unibertsitateko komunitatearen arteko topaketa, elkarrizketa eta hausnarketarako gunea sortzea, baita esperientzia ekonomiko alternatiboak ere, tokikoak zein munduko beste leku batzuetakoak, hala nola Latinoamerikakoak.

Jardunaldi hauetan zehar hainbat jarduera egongo dira, hala nola hitzaldiak, tailer praktikoak, zine forumak eta ekonomia egiteko modu ezberdinei buruzko erakusketa eta eztabaida guneak. Gainera, ekonomia gizatiarragoarekin konprometituta dauden enpresa eta erakundeengana hurbilduko dira, elkarrekikotasuna, elkartasuna eta ekitatea bezalako balioetan oinarrituta, beren ekarpenak erakutsi ahal izateko azoka batean parte har dezaten, aukera bideragarri eta ez utopiko huts gisa ikusi ahal izateko.

Jardunaldiak urriaren 2an, astelehenean, inauguratu ziren, irekiera ekitaldian, antolatzaileek eta sustatzaileek parte hartu zuten: Nacho Martínez, Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzako zuzendaria; Mary Tere Guzmán, Alboan erakundeko zuzendaria, eta Álvaro de la Rica, Deusto Business School-eko dekanoa. Ondoren, “Retos y oportunidades del agro y la gastronomía en Euskadi” hitzaldia eman zuen Diego Valdiviesok, Bisubi Fundazioko koordinatzaile nagusiak.

Saioari amaiera emateko mahai-ingurua egin zuten: "Del campo al plato, retos y oportunidades", elikaduraren balio-kateko hainbat katebegitako ordezkariekin; besteak beste, José Luis Juarez, CIPCAko Bizkaia proiektuaren koordinatzailea; Ana Carrasco, UDAPeko Berrikuntza eta produktu berrietakoa; eta Lara Martín, Bisubiko presidentea, chef eta Bilboko Mina jatetxearen jabea.

Erakunde parte-hartzaileen profila askotarikoa zenez, elkarrizketan zehar produkzioaren erronkari eta nekazaritza-kimikoetan oinarritutako ereduekin duen harremanari heldu zitzaion, bai eta merkaturatzearen erronkari eta kontsumo kontzienteagoa sustatzeari ere. Berrikuntza sustatzeko estrategiak ere aztertu ziren, eta lankidetza arrakastatsuen adibideak partekatu ziren. Ekitaldiari amaiera eman zion Demesina Guerrerok, Piurako (Peru) 5 Aromas erakundeko kafe ekoizleak, kafe eta txokolate dastatze irekia egin zuen.

Astearteko jardunaldian, Donostiako campusean, Piurako kafe eta txokolate agroekologikoaren hainbat dastaketa eta bidezko merkataritzako produktuen edota produktu ekologikoen zozketa egingo da. Era berean, bai asteazkenean bai asteko beste egunetan, hitzaldi eta tailer espezifikoak izango dira Unibertsitateko irakasgai ezberdinetan.

Azoka 15 erakunderekin

Jardunaldien barruan, urriaren 5ean, osteguna, Bilboko campuseko Garate aretoan, zine foruma egingo da, 12:15etik 14:15era, "La justa trama" dokumentala proiektatzeko. Proiekzioa amaitzean, solasaldi txiki bat egongo da jorratzen dituen gaien inguruan: ekoizpen-kateen gizarte- eta ingurumen-arazoak, lankidetzaren garrantzia eta ehungintza-industrian eragina duten beste gai batzuk, hala nola kontsumo-jarraibidean izandako aldaketak eta kontsumitzaile berriek markei buruz duten pertzepzioa, bai eta banaketa-katebegien beharrezko eraldaketa ere.

Horretarako, honako hauek hartuko dute parte: Airí Ferrer, Fashion Revolution Euskadiko koordinatzailea; Mariluz Ferro, Kooperako koordinatzaile nagusia; Braulio Gómez, Deustuko Unibertsitateko Deustobarometroko koarduraduna; eta Sofía García Torres, Deusto Business Schooleko irakaslea eta ikertzailea, moderatzaile lanetan arituko dena.

Gainera, Paraninfoko klaustroan, 10:00etatik 14:30era, gure inguruko eta Latinoamerikako hainbat erakundek beren produktuak erakutsiko dituzte azoka batean, ekonomia egiteko modu desberdinak ikusarazteko eta horiei buruz hitz egiteko. Gainera, espazio informal bat prestatuko da ("Har ezazu kafe bat (edo te bat) nirekin"), erakunde horietako ordezkariek beren ikuspegia bisitariekin partekatzeko aukera izan dezaten, mokadu baten inguruan.

Hauek dira, besteak beste, erakunde antolatzaileak: Bisubi Fundazioa, Approcap Kooperatiba, Cafe 5 Aromas, Kaitxo, Reciclanet, Fundación Residuos Cero, Kidenda, Intermon Denda, Formarte, Vegaizan, Oikocredit, Fiare, Ekhilur, Goiener, Fashion Revolution, Koopera eta beste asko.

02/10/2023 - Deusto reflexiona sobre los distintos enfoques para hacer una economía más humana