2025eko azaroak 17
Bilboko Campusa Donostiako Campusa
Azaroaren 17an El Salvadorreko Universidad Centroamericanako (UCA) martiriak gogoratu genituen: 1989an, sei jesuita eta bi emakume hil zituzten justiziarekiko, bakearekiko eta egiarekiko zuten konpromisoagatik. Beren lekukotasunak gure unibertsitate jesuitentzat itxaropen eta misioarekiko leialtasun seinale izaten jarraitzen du.
Urteurren hori dela-eta, memoria partekatzeko bi une antolatu genituen: Bilbon, kapera gotikoan, otoitz egiteko unea izan genuen, Jesusen Lagundiko nobizioekin batera, martiriak eta beren fede eta konpromiso unibertsitarioa gogoan. Eta Donostian, otoitz egiteko tartea izan genuen Antxieta kaperan.
Halaber, Churruca aretoan, UCAko Fátima Peñarekin solasaldi bat egin genuen. Bilbon izan zen egun horietan, eta El Salvadorreko unibertsitateak herrialdearen egungo testuinguruan duen misioa nola bizi duen azaldu zigun. Topaketa online ere jarraitu ahal izan zen. Mintegian izena emateko, esteka honetara jo zen.
Fátima Peña Gizarte Komunikazioan lizentziaduna eta Politika Zientzian masterra da Universidad Centroamericana José Simeón Cañas (UCA) erakundean. UCAko Gizarte Proiekzioko Errektoreordetzan aritzen da, gizarte eragina nola antolatu koordinatzen, eta unibertsitate bereko Soziologia eta Politika Zientzien Saileko irakasle ere bada. 2013tik 2016ra kazetari gisa aritu zen. Bere intereseko gaiak dira elite ekonomikoak eta politikoak, ingurumen-gatazkak eta erregimen politikoen trantsizioak.