Deustuk 11 ikerketa-proiektu berri onartu ditu, erakusten duten eragin positiboa eta eraldaketa soziala direla-eta

Deustoko gizarte eraginaren zigilua

2023ko uztailak 04

Bilboko Campusa

Deusto Research Social Impact 2023 Zigiluaren zazpigarren edizioaren barruan, Deustuk 11 proiektu berriren lana aitortu du, eragin positiboa eta eraldaketa soziala ekarri dutela-eta.

‘Deusto Research Social Impact 2023’ zigilua jaso duten proiektuak Deustuko Unibertsitateko fakultate eta ikerketa unitate hauek bultzatu dituzte: Ingeniaritza Fakultateak, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak, Osasun Zientzien Fakultateak, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, Orkestrak eta Deusto Business Schoolek.

Edizio honetako proiektuek irtenbide berritzaileak eman nahi dizkiete gaur eguneko hainbat gairi. Hona hemen gaiak:

- Lurraldean aberastasun jasangarria sortzea.
- Elikagaiak alferrik galtzea.
- Zahartzea eta ongizatea.
- Genero-ikuspegia eta jokabide-adikzioak.
- Covid 19ak emakume migratzaileengan duen eragina.
- Nekazaritzako elikagaien balio-katean segurtasuna bermatzea
- Ariketa fisikoa eta osasuna eta hobekuntza sustatzea
- Portuek trantsizio energetikoan duten eginkizuna
- Gazteen artean STEM bokazioak sustatzea
- Osasun pertsonalizatuaren sustapena
- Elikagaien segurtasunaren garapena eta berrikuntza

Proiektu bakoitzak erakutsi du gizartean eragina izan dezakeela, Garapen Jasangarrirako Helburuekin, Europako lehentasun politikoekin eta/edo Eusko Jaurlaritzaren RIS3 estrategiarekin bat. Era berean, akademikoak ez diren eragileekin lankidetzan aritu dira arduradunak, hala nola udalekin, enpresekin eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin. Gainera, proiektuek jakintzaren esparruko aurrerakuntza zientifikotik harantzago egiten dute ekarpena: kanpoko eragile garrantzizkoen emaitzak hartu, erabili eta ustiatu izanaren adierazleak eta helburu izan den taldean emaitzak zabaldu eta balioetsi izanaren adierazleak ematen dituzte.

Hauek izan dira saritutako proiektuak (alfabetikoki):

DESUGI – Gipuzkoako ETEen diagnostikoa eta ondorengotza-estrategiak, lurraldean aberastasun jasangarria sortzen dela bermatzeko.
-       Ikertzaileak: Cristina Aragón Amonarriz, Cristina Iturrioz Landart.
-       Deusto Business School. Ikerketa-proiektua Parte hartzea indartzeko diziplinarteko ikerketa plataformari lotuta dago.
-       Proiektuak lankidetza sustatzen du enpresek lurraldean duten jarduerari eta erabakitzeko ahalmenari eusteko, sareetako lana eta horrek gizartean duen eragina bultzatuz, enplegagarritasuna sustatuz, ezagutza sortzea eta transferitzea fokalizatuz eta sektore arteko lankidetza bultzatuz ikerketan eta transferentzian.

FOODRUS – Elikadura-sistema zirkular berritzaile eta kolaboratiboa, nekazaritzako elikagaien katean elikagaiak alferrik ez galtzeko.
-       Ikertzaileak: Ainhoa Alonso Vicario, Manuel Amador Cervera, Deitze Otaduy del Paso, Juan Angarita Zapata, Mikel Emaldi Manrique, Iván González Takmovtseva, Jon Legarda Macón, Alberto de la Calle Vicente, Nekane Sainz Bedoya, Juan Manuel López Garde, Aritz Madariaga Gómez, Cristina Martín Andonegui, Antonio David Masegosa Arredondo, Idoia Mínguez Alonso, Pedro Manuel Sasia Santos, Aitziber Mugarra Elorriaga,Marta Enciso Santocildes, Itziar Gandarias Goikoetxea, José Gaviria de la Puerta, Roberto Bernales Soriano, Paula Fernández Gago, Laura Gómez Urquijo, Rodrigo Martínez Rodríguez, Oscar Monje Balmaseda, Aiur Retegi Uria
-       Ingeniaritza Fakultatea. Ikerketa proiektua B-Creative diziplinarteko ikerketa plataformarekin lotuta dago
-       FoodRUs ikerketa proiektua elikagaien subiranotasunaren funtsezko hiru zutabetan oinarrituta eraiki da, elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko erronkari aurre egiteko. Ekonomia Zirkularra nahitaezko eredua da, eta hortik abiatuta konponbideak batera sortu, inplementatu eta erreplikatu daitezke, eragile ugariko ikuspegi eta diziplina anitzekoari esker.

FRAAGILE- Hauskortasuna eta erorikoak detektatzeko eta prebenitzeko plataforma
- Ikertzaileak: Begoña García-Zapirain Soto, Amaia Méndez Zorrilla, Ibon Oleagordia Ruiz, Felix Colas.
-       Ingeniaritza Fakultatea. Ikerketa-proiektua Zahartzeari eta Ongizateari buruzko Ikerketarako Diziplinarteko Plataformarekin lotuta dago.
-       FrAAgiLe ikerketa-proiektuaren helburu nagusia adinekoen hauskortasun-maila hautematea da eta, ateratzen den mailaren arabera, maila hori monitorizatzeko entrenamendu mental eta fisikorako hainbat plan esleitzea.

GENDERCOMP – Genero-ikuspegia jokabide-adikzioetan.
-       Ikertzaileak: Ana Estévez, Laura Macia, Paula Jauregui, Janire Momeñe, Nerea Etxaburu, Milena López.
-       - Osasun Zientzien Fakultatea. Ikerketa-proiektua Genero Ikerketarako Diziplina Arteko Plataformarekin lotuta dago
-       GENDERCOMP ikerketa-proiektuaren helburu nagusia da nahasmendu mentalak genero ikuspegitik aztertzea, hala nola portaera-adikzioak.

HARRESIAK - Covid 19ak emakume migratzaileengan eta haiekiko esku hartzean duen eragina: hurbiltasuna mantentzea, laguntzea eta emozioak maneiatzea pandemia garaian: 
-       Ikertzaileak: Miguel Angel Navarro Las Hayas eta Itziar Gandarias Goikoetxea.
-       Osasun Zientzien Fakultatea. Ikerketa proiektua Genero Ikerketako Diziplina Arteko Plataformarekin lotuta dago
-       Ikerketa proiektuak pandemiak hainbat arlotan (osasun mentala, etxebizitza, enplegua eta parte-hartze soziala) emakume migratuengan duen eragin psikosoziala aztertu zuen.

ISOHEALTH- Ariketa isometrikoko makina garatzeko aholkularitza. 
-       Ikertzaileak: Aitor Goti Elordi, Arkaitz Castañeda Babarro, Fernando Cortés Martínez.
-       Ingeniaritza Fakultatea. Ikerketa-proiektua osasun arloari lotuta dago.
-       Proiektuak ariketa fisikoa sustatu nahi du isometrien bidez (mugimendurik gabeko entrenamendua), osasuna hobetzeko tresna gisa baliozkotzeko eta horiei lotutako produktuak garatzeko.

PORTRE- Portuen zeregina trantsizio energetikoan 
-       Ikertzailea: Macarena Larrea Basterra
-       Lehiakortasunerako Euskal Institutua. Orkestra. Ikerketa-proiektua energia garbi eta eraginkorraren arloari lotuta dago.
-       Proiektu honen helburua da portuek energia-trantsizioan duten zeregina ebaluatzea, ikuspegi bikoitzetik: portua bertako jardueraren bultzatzaile gisa eta itsasoko eta portuko klusterren kate-maila gisa.

R3- Landagunea, Urrutikoa eta Erreala
-       Ikertzaileak: Javier García Zubía, Verónica Canivell Castillo, Unai Hernández Jayo, Mari Luz Guenaga Gómez, Diego Casado Mansilla, Ignacio Angulo Martínez, Cristina Giménez Elorriaga, Iratxe Menchaca Sierra, Oihane Zárate González.
-       Ingeniaritza Fakultatea. Ikerketa-proiektua Justizia Soziala eta Inklusioa Ikertzeko Diziplinarteko Plataformari lotuta dago.
-       R3 proiektuaren berariazko helburua da landa-eremuko gazteen artean STEM bokazioak sustatzea, horretarako urruneko laborategiak erabiliz.

RESISTIRÉ - RESpondIng to outbreakS through co-creaTIve inclusive equality stRatEgies
-       tartea: Ikertzaileak: María López Belloso, María Silvestre Cabrera, Dolores Morondo Taramundi, Usue Beloki, Felix Arrieta Frutos, Ainhoa Izaguirre, Iratxe Aristegui, Edurne González, laia Tarragona, Elena Ghidoni
-      Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea. Ikerketa-proiektua Genero Ikerketako Diziplinarteko Plataformari dago lotuta.
-       RESISTIRÉ ikerketa-proiektu bat da, genero-desberdintasunei irtenbide jasangarriak aurkitu eta agerraldi epidemikoen aurrean gizartearen erresilientzia indartu nahi duena.

TECAM- Alergenoak eta mikroorganismo patogenoak kontrolatzeko soluzio teknologikoak, nekazaritza eta elikaduraren balio-katearen segurtasuna bermatzeko, analisi arineko teknologia disruptiboen bidez.
-       Ikertzaileak: Begoña García-Zapirain Soto, Oscar Jossa, Ainhoa Osa, Alberto Miranda, Amaia Méndez, Ibon Oleagordia
-       Ingeniaritza Fakultatea. Ikerketa-proiektua Osasun Arloari lotuta dago.
-       Proiektuak ikerketa bat egin nahi du Zentro Teknologiko Sektorialaren, Unibertsitatearen eta Foku Anitzeko Zentro Teknologikoaren arteko lankidetza-esparru batean. Zentro horiek elikagaien segurtasuna ikertzeko, garatzeko eta berritzeko behar diren osagaiak biltzen dituzte, Elkartek-en programan deskribatutako estrategiaren arabera lan eginda. 

WISEINTERVENTIONS - Nerabeen bizi- eta osasun-kalitatea hobetzeko esku-hartze adimendunak
-       Ikertzaileak: Esther Calvete Zumalde, Izaskun Orue Sola
Liria Fernández González, Nerea Cortazar Enciondo, Ainara Echezarraga Porto, Joana del Hoyo Bilbao
-       Osasun Zientzien Fakultatea Proiektu hau Zahartzeari eta Ongizateari buruzko Ikerketarako Diziplinarteko Plataformarekin lotuta dago.
-      Osasun pertsonalizatua sustatzen laguntzen du proiektuak. Esku hartzeko metodologia berria da, eta teorian eta ikerketan oinarritutako teknika zehatzak eskatzen ditu, prozesu psikologiko espezifikoak lantzen dituztenak, pertsonek bizitzako hainbat ingurunetan aurrera egin ahal izateko.

Eragin sozialaren zigilua lortzeak aukera ematen du DU-Santander “Eragin zientifiko eta sozialeko ikerketa” sariaren urteroko deialdian parte hartzeko. Sari honen helburua da taldeen ikerketa aintzatestea eta saritzea, haien eraginak aintzat hartuta, ikerketa-ekintzak finantzatzen dituen zuzkidura ekonomikoarekin. 

  • Hautagaitzak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 15a
  • Sariaren ebazpena: 2023ko abendua