Deustuk Ingeniaritzaren Behatokiaren lehen txostenaren ondorioak aurkeztu ditu

Lehen txosten honek datorren hamarkadan 200.000 ingeniari baino gehiago beharko direla ohartarazten du. Unibertsitateak Deustuko, Behatokiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bilduko ditu, talentuaren prestakuntzaren, trebakuntzaren eta atxikipenaren arloko erronkak aztertzeko.

 

Presentación del Observatorio de Ingeniería en Deusto

2023ko otsailak 17

Atrio de la Biblioteca de la Universidad de Deusto

Unibertsitateak Deusto Ingeniaritzako Gosaria antolatu du, Ingeniaritzaren Behatokiak Ingeniaritzako profesionalen egungo egoerari buruz egin duen lehen txostenaren ondorioak aurkezteko. Ingeniarien Kutxa Fundazioak bultzatutako ikerlanaren ondorio nagusien artean, hurrengo hamarkadan 200.000 ingeniari beharko direla nabarmentzen da, batez ere industriaren sektorean.

Sektoreko azterlan honek, beste datu askoz gain, Espainian 750.000 ingeniari inguru daudela eta emakumeak % 20 direla ere erakusten du. Ingeniari guztietatik % 65 ingeniari teknikoak edo ingeniaritzako gradudunak dira, eta % 35 ingeniariak edo ingeniaritzako masterrak dira. Zehazki, industriaren eremuan, profesional horiek 323.000 inguru dira, hau da, ingeniari guztien % 43.

Testuinguru horretan, Deustuko Ingeniaritza Fakultateak topaketa bat egingo du datorren otsailaren 17an, Bilboko campuseko liburutegiaren atarian, sektorearen etorkizuneko beharrak mahai baten inguruan aztertzeko, prestakuntza, bokazioak areagotzea eta talentua atxikitzea ardatz hartuta.

Horretarako, pertsona hauek gonbidatu dituzte: José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Pedro Mier, AMETICeko presidentea; Galo Gutiérrez Monzonis, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Enpresa Txiki eta Ertainen zuzendari nagusia; eta Marta Margarit Borras, Ingeniaritzaren Behatokiko zuzendaria. Gosarian Ingeniaritzaren Behatokiko lehendakari José Oriol Sala Arlandisek eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek ere parte hartuko dute. Elkarrizketak Pablo García Bringasek moderatuko ditu, unibertsitateko Kanpo Harremanetarako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordeak.

Bertaratzea doakoa da, aldez aurretik izena emanda. Bertaratzeko interesa duten komunikabideei etortzeko asmoa dutela berresteko eskatzen zaie.

Egitaraua

- 09:00 Parte hartzaileen etorrera
- 09:10 Hizlarien etorrera eta agintarien harrera
- 9:12 Aurkezpena: Cristina Giménez Elorriaga, Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Unibertsitate - Enpresa Harremanetarako zuzendaria
- 9:15 Ongietorria: Asier Perallos, Ingeniaritza Fakultateko dekanoa
- 9:20 Txostenaren aurkezpen laburra: Marta Magarit, Ingeniaritzaren Behatokiko zuzendaria
- 09:25 Mahai-ingurua:
José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea
Pedro Mier, AMETICeko presidentea
Galo Gutiérrez Monzonis, Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertainetako zuzendari nagusia
Marta Margarit Borras, Ingeniaritzaren Behatokiko zuzendaria. Enagás Berriztagarrien administrazio kontseiluko presidentea
Moderatzailea: Pablo García Bringas, Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetarako dekanordea
- 10:20 Ondorioak: José Oriol Sala Arlandis, Ingeniaritzaren Behatokiko presidentea. Ingeniarien Kutxako ohorezko presidentea
- 10:25 Amaiera: Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

 

17/02/2023 - Desayuno Deusto Ingeniería - Observatorio de la Ingeniería