2026ko ekainak 05
Bilbao
Deustuko Unibertsitateak laster merkaturatuko dituen bi berrikuntza aurkeztu ditu, Madrilgo 2026ko Liburu Azokarako eguneratutako katalogoaren barruan. Deusto Business Schooleko Manfred Nolte irakaslearen Un lustro de crisis singulares eta Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritu Carlos Beorleguiren Repensar lo humano liburuak dira. Titulu horiek eta beste batzuk aurkitu ahal izango dira Deustuko Unibertsitateak Comillas Unibertsitate Pontifikalarekin partekatzen duen standean, Azokan, Zientziaren eta Unibertsitateen Plazan, Retiro parkean.
Madrilgo 85. Liburu Azokak, aurten maiatzaren 29tik ekainaren 14ra izango denak, umorearen gaia du aurtengo edizioan hari nagusi. Wenceslao Fernández Flórez eleberrigile eta umoristak zioen bezala, «umorea, besterik gabe, bizitzaren aurreko jarrera bat dela» gogoan harturik Eva Orue Azokako zuzendariaren hitzetan, “jarrera hori aukeratu dugu 85. edizio honetan, irakurtzea eta barre egitea erresistentziarako bi modu baitira”.
Aipatutako berrikuntzez gain, Deustuko Unibertsitateak bere standean aurkezten duen katalogoa hainbat bildumatako 23 lanekin eguneratu da. Argitalpen horien artean daude Jorge Fernández Gómezen Derechos humanos y cambio climático, Felipe Gómez Isaren Logro y Desafíos/Giza Eskubideak / Lorpenak eta erronkak / Human Rights: Achievements and Challenges, Demelsa Benito Sánchezen La protección de las víctimas de la violencia de género, Andrés Ortiz Osésen Los mitos vascos, Elisabete Arostegi Santamariaren eta Patricia Martínez Redondoren Mujeres y drogas, Stephanía Mosquera López eta Macarena Larrea Basterraren Pobreza energética Norte y Sur Global edo Cinta Guinoten, Amaia Mosteiroren, Ane Ferránen eta Felix Arrietaren Acompañando vidas.