Deustuk UNIJESen ikasketa-zerbitzuko topaketan parte hartu du: proiektu emankorra eta elkarlanekoa

Deustuk UNIJESen ikasketa-zerbitzuko topaketan parte hartu du

2022ko ekainak 16

Beste batzuk

Ekainaren 16an eta 17an, Comillas-ek UNIJESen Ikasketa-zerbitzuko Jardunaldia antolatu zuen, eta Deustuko Unibertsitateko elkarteko kideek ere parte hartu zuten. Bileran sareko unibertsitate eta goi-mailako hezkuntza zentro guztiak izan ziren. Inaugurazioan izan ziren Antonio España (SJ), Jesusen Lagundiko Espainiako probintziala; Enrique Sanz Giménez – Rico (SJ) Comillaseko errektorea; Gonzalo Villagrán (SJ) UNIJESeko ordezkariordea, eta Idoia Irigaray, Deusturen Donostiako campuseko zuzendaria. Irigarayk, Comillas Solidaria-ko Carlos Prietorekin batera, ekitaldia eta antolakuntza taldea koordinatu zituzten.

Errektoreak ongietorria eman zien bertaratutako guztiei eta eskerrak eman zizkien koordinatzaileei ekitaldia antolatzeagatik. Bere aldetik, Antonio Españak bere esperientziatik abiatuta hitz egin nahi izan zuen ikasketa-zerbitzuari buruz. Bertaratuei esan zienez, "unibertsitateko bizitzan ikasitako guztiak balio handiagoa hartzen du”. Villagránek, halaber, ikasketa-zerbitzuko sareak zabaltzeko duen balioa aipatu zuen, bai orain eta bai etorkizunari begira. Horrek “sareko kide guztiak eginkizun akademiko batean jartzen gaitu, gizartea aldatzeko zerbitzu eta gaitasun oso argiak ditugula”. Instituzioetako ikasleen eta gizarte-erakundeen arteko eta UNIJESeko zentroen arteko elkarlan handia erakusten duten datuak laburturik nabarmendu zituen Irigarayk.

Carlos Prietok, Comillas Solidaria-ko zuzendariak, helburuen sarrera egin zuen eta ikasketa-zerbitzuaz mintzatu zen esanez "tresna pedagogiko oso ona dela, gehiago eta hobeto hezten laguntzen duena; hala ere, eduki curricularretan derrigor ez daude, baina bai UNIJES osatzen dugun unibertsitate zentroen asmoan”.

Hizlarien artean lehena Nieves Tapia izan zen, Latinoamerikako Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko Zentroaren (CLAYSS) sortzaile eta zuzendaria, eta “Construyendo universidades coherentes y articuladas a través del aprendizaje-servicio” izeneko hitzaldia eman zuen. Daniela Gargantinik Latinoamerikako Jesuiten Unibertsitateen Elkarteko (AUSJAL) Unibertsitateko Gizarte Erantzukizuneko Sareko eskualdeko koordinatzaileak, Latinoamerikako esperientziei buruz hitz egin zuen. Nicolás Standaert-ek (SJ), Lovainako Unibertsitateko ikasketa-zerbitzuko zuzendari akademikoak, ikasketa-zerbitzuaren eta Ignaziotar espiritualtasunaren eta pedagogiaren arteko lotura-ildo nagusiei buruz hitz egin zuen hitzaldian. Andrew Furcok, Minnesotako Unibertsitateko Partaidetza Publikoko presidenteordeak, “Claves para avanzar en el proceso de institucionalización del Aprendizaje-Servicio” izan zuen hizketa gai eta horrekin eman zitzaien amaiera jardunaldiei. Hitzaldien artean, tresna pedagogiko honen egituraren parte diren hainbat elementuren inguruko lan taldeak osatu ziren.

Topaketara 80 lagun inguru bildu ziren, UNIJESeko proiektu partekatuan diharduten zazpi zentroetatik. Ikasketa-zerbitzuan “mundurako onenak” prestatzen dituen pedagogian uste osoa jarria duten irakasle eta teknikarien arteko sarea sendotu nahi izan zen, elkarrekin ikasi, hausnartu eta gure unibertsitateetan eta zentroetan metodologia hori sendotzeko bideak amesteko.

Irudien galeria