2023ko apirilak 26
Londres Hotela (Donostia)
Deustuko Unibertsitateak 50 master baino gehiago eskainiko ditu datorren 23/24 ikasturtean, hainbat jakintza arlotan: Politika eta Nazioarteko Harremanak, Zuzenbidea, Gizartean Esku hartzea, Osasuna, Enpresa, Ingeniaritza, Hezkuntza eta Teologia. Unibertsitateko ikasketak eta beste interes eta trebetasun batzuk kontuan hartuta, pertsona bakoitzarentzako master egokia zein den jakitea ez da beti erraza. Master proposamen asko daude eta batzuetan laguntza behar izaten da bidea argitzeko. Horregatik, Deustuko Unibertsitateak informazio jardunaldi bat antolatu du datorren apirilaren 26rako, Donostian (Londres Hotela, 16:00etatik 20:00etara), ikasketa horietan interesa dutenei orientazioa emateko. Jardunaldia graduko azken mailako ikasleei, gradudun berriei (prestakuntza prozesua osatu eta lan irteerak definitzea bilatzen dutenei) eta beren jakiteak eguneratu eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten unibertsitateko tituludun eta profesionalei bideratuta dago, eta bertaratzen direnek arreta pertsonalizatua jasoko dute.
Informazio saioak prestakuntza handiagoa lortu, espezializatu edo lan ibilbidea beste modu batera bideratu nahi dutenei zuzentzen zaizkie. Hala ere, Deustu gazteenei zuzendu nahi zaie, alegia, karrerako azken mailan daudenei edo titulua lortu berri dutenei. Unibertsitateak animatzen ditu prestakuntza jasotzen jarraitzera, espezializazio edo profesionalizazio master bat eginez, denbora ongi aprobetxatu dezaten, lana aurkitu arte, beren jakiteekin eta gaitasunekin bat datorren lana lortzeko aukerak biderkatzeko.
Jardunaldian izena emateko, hemen