Deustuk hauteskunde eztabaida antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagai nagusiekin

2023ko maiatzaren 28an egingo diren foru eta udal hauteskundeei begira

Debate electoral foral

2023ko apirilak 18

Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateak, 2023ko maiatzaren 28an egingo diren foru eta udal hauteskundeak direla eta, hauteskunde eztabaida bat antolatu zuen apirilaren 18an Donostiako campusean. Bertan izan ziren Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaiak, Felix Arrieta politologoak eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak moderatuta. Eztabaida nagusiki euskaraz egin zen, eta hainbat gai multzo aztertu ziren, horien artean, eredu ekonomikoa, gizarte politikak eta fiskalitatea. Ondoren, ikasleen galderen txanda izan zen. Galderak “Gizarte Politiken Behatokia” irakasgaian prestatu zituzten, Gizarte Laneko graduan.

Ikaslez betetako Gradu Aretoan, Eider Mendozak (EAJ-PNV) eta Maialen Iriartek (EH Bildu) Gipuzkoan gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko arrakalaren inguruan eztabaidatu zuten. "Arrakala hori dagoen bitartean ezin gara konformatu eta horri aurre egin behar diogu", azaldu zuen EH Bilduko diputatu nagusirako hautagaiak. Eider Mendozak, bere aldetik, adierazi zuenez: "asmoa arrakala hori murriztea da, baina segun nor dagoen agintean arrakala hori handiagoa izan daiteke". José Ignacio Asensio hautagai sozialistak gizarte politiken inguruan orain arte egindakoa baloratu zuen, baina gehiago egin daitekeela adierazi zuen. Elkarrekin Podemoseko Miren Echevestek Gipuzkoa jasangarriagoa bat nahi duela azpimarratu zuen, inbertsio publikoa eta fiskalitate progresiboagoa bultzatuz. Mikel Lezamak, PPko diputatu nagusirako hautagaiak, uste du gipuzkoarrek Eusko Jaurlaritzari behar dena baino gehiago ordaintzen diotela eta ildo horretan zerga murrizketa ezinbestekoa ikusten du.

Eitb.eus-eko albistea

18/04/2023 - Deusto organiza un debate electoral con las principales candidaturas a la Diputación Foral de Gipuzkoa