2022ko azaroak 21
Bilboko Campusa Donostiako Campusa
Ikasturte hasiera bakoitzean, Deustuko Unibertsitateko ikasle berriek, euren campusetan, arazo berari egin behar izaten diote aurre: beren premien araberako ostatua aurkitu behar dute, unibertsitate ikasketak berme guztiekin egiteko segurtasunez, erosotasunez eta malgutasunez. Kudeaketa horrek, urtez urte, benetako buruhausteak eragiten ditu.
Horregatik guztiagatik, Deustuko Unibertsitateak plataforma bat jarri zuen martxan azaroaren 15ean, unibertsitateko ostatua bilatzeko eta kudeatzeko. Plataforma horrek hiru aukera eskaintzen ditu: beste ikasle batzuekin pisua partekatzea, tokiko familia batekin bizitzea edo egoitza edo ikastetxe nagusi batean ostatu hartzea beste ikasle batzuekin.
Deustuko Unibertsitateko ikasleek soilik erabil dezakete. Webguneak 3 urratseko bilaketa sistema automatizatu bat du, eskura dauden ostatuak arakatzen dituena campusa edo hiria aukeratuz, ikasleak, familiak eta higiezinen jabeak zuzenean harremanetan jartzen dituena ordaintzeko modua adosteko, eta erreserba berehala egiteko aukera ematen duena. Horretarako, beharrezkoa da erabiltzaileak plataforman profil bat sortzea, eskatutako dokumentazioa aurkeztuz edo Unibertsitateko ikaslea dela frogatzen duen mezu bat erabiliz.
Plataformako ostatu guztiak altzariz hornituta daude eta bainugelak, sukaldea eta ikasleentzako gelak dituzte, ikasteko mahai eta aulkiarekin. Gainera, ikasleek beren egonaldira egokitutako alokairu baldintzak izango dituzte, bai lehen edo bigarren seihilekorako, bai ikasturte osorako.
Plataformarako sarbidea eta informazio gehiago
Egonaldi laburretarako ostatua behar izanez gero, Deustuko Unibertsitatearen webguneko "Beste ostatu aukera batzuk" atalean kontsulta daiteke, edo Erasmus Play ikasleentzako ostatu konparatzailea bisita daiteke.