Deustuko Unibertsitateak saskibaloi egokituko bideo-jokoa garatu du, errealitate birtualaren bidez dibertsitate funtzionala duten pertsonen azalean jartzen zaituena

Saskibaloi egokituari buruzko bideoa

2022ko uztailak 15

Bilboko Campusa

ReVierte programaren helburua da gurpil aulkian bizitzea zer den ezagutzea, aniztasun funtzionala duten pertsonekin enpatizatzeko. Ibili ezin direnen larruan jartzen zaituen saskibaloiko lehen bideo joko egokitua da. Neuro e-Motion taldeko Imanol Ceberio ikertzaileak BSR-RV jokoa garatu du David Ramosekin batera, eta, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez, haurrei mugikortasun arazoak dituztenen mugak edo oztopoak ezagutzen laguntzen die.

Jolas horrek dibertsitate funtzionalik ez duten pertsonen jarrera kognitiboak, afektiboak eta jokabidezkoak hobetzen ditu. Ildo horretan, programak aldaketa garrantzitsua ekarri du hezkuntza komunitatean, teknologia berriak dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusiorako erabiltzerakoan. Abian jartzeko, honako erakunde hauek hartu dute parte: Bidaideak, erakunde antolatzaile modura; Batz Zamudio, finantza laguntzarekin; Vital Zuzenak Fundazioa eta Deustuko Unibertsitateko InmersiveLab-eko laborategia euskarri teknikoarekin, eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundia, errealitate birtualeko 15 betaurreko eman baitituzte.

Tresna honen lehen fasea, Bizkaiko (Urdaneta, Escolapios eta San Vicente de Paúl) eta Arabako (Umandi Ikastola, San Viator Ikastetxea eta Niño Jesús Ikastetxea) sei ikastetxetako 8 eta 12 urte bitarteko 600 ikasle inguruk probatu dute, Gipuzkoako ikastetxeetan egingo da bigarren fasea. Horrela, aniztasun funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko beharrari erantzungo zaio autonomia eremuan.

Jokoari buruzko bideoa.