Deustok Anaia Oroz argazki lehiaketaren edizio berrirako deialdia egin du, begirada “atzekoz aurrera” jartzeko

Lehenengo saria 200 eurokoa izango da eta bigarrena 100 eurokoa, modalitate bakoitzean. Parte hartzeko azken eguna abenduaren 15a da.

Argazki kamera

2024ko azaroak 13

Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Deusto Campus Kulturak Anaia Oroz argazki lehiaketaren XXVIII. edizioa aurkezten du, koloretako eta zuri-beltzeko modalitateetan. Aurtengo gaiak begirada jarri nahi du “atzekoz aurrera”, ikusezina dena ikusgarri bihurtuz, eta normalean gizarte- eta komunikabide-gunetik kanpo geratzen dena plano barruan sartzen.

200 euroko lehen sari bat eta 100 euroko bigarren sari bat egongo dira modalitate bakoitzean eta deialdian parte hartzeko azken eguna abenduaren 15a izango da.

Lehiaketa zabalik dago estatu mailako edozein unibertsitate zentrotako ikasleentzat, DeustukoUnibertsitateko egoitza guztietako langile eta ikasle ohientzat eta La Espiral aldizkari digitaleko kolaboratzaileentzat. 

Informazio guztia lehiaketaren arauetan