2020ko azaroak 25
Bilboko Campusa
Azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna da, Emakumeek mundu osoan emakume izate hutsagatik sufritzen dituzten indarkeria mota guztiak salatzen ditugu egun horretan. Garapen Jasangarrirako 5. Helburuak ere emakumeek eta neskek sufritzen dituzten bazterkeriak gainditu behar direla dio, benetako garapen jasangarria iristeko. Bosgarren helburu horren helmugek mundu osoan zehar emakumeek eta neskek sufritzen dituzten hainbat eratako bazterkeriak eta indarkeriak salatu eta gainditu behar direla diote, berdintasunean eta justizia sozialean aurrerapausoak emateko.
Deustuko Unibertsitatea ere konprometituta dago edozein genero indarkeria eta bazterkeria desagertu dadin. Beste ekimen batzuen artean, 2017tik bi protokolo ditugu jazarpenaren kontra, sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena ere jasotzen dituztenak. Era berean, Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuk bat egin du Espainiako Unibertsitateetako Berdintasun Unitateen Sarearen Jakinarazpenarekin. Adierazpen hori Unibertsitateko Gizarte Erantzukizunaren webgunean aurki daiteke.
Horrez gain, Bilbouniko Koordinadora Feministak eta Deustuko Ikasle Asanbladak elkarretaratzea deitu dute azaroaren 25erako, Liburutegiaren aurrean, 10:50ean. Ekintza gehiago: ikasle talde batek jardunaldiari buruzko bideo bat prestatu du eta Donostiako campusean ikasle batek graffiti bat egingo du. Jarduera horietan unibertsitate elkarteko beste pertsona batzuek ere parte hartuko dute.
Deustuko Unibertsitateko konpromisoa argia da. Elkarte moduan hazi eta gizartea zerbitzatu nahi duen erakunde izan nahi dugu. Pertsona ardatz harturik, harreman eta mundu bidezkoagoak, solidarioagoak eta gizatiarragoak eraikitzeko dihardugu lanean. Lagundu iezaguzu emakumeen kontrako indarkeriak tokirik izan ez dezan, ez Unibertsitatean ez handik kanpo.