2026ko martxoak 06
Bilbao Donostia-San Sebastián
Deustuko Unibertsitateak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, “Bai, bada hainbesterako” lelopean, ospatu zuen, parte hartzeko hainbat jarduerarekin, erakusketekin eta aitorpen ekitaldiekin. Ekimen horien bitartez, Unibertsitatean genero berdintasun errealago eta eraginkorragoaren alde lan egin daitekeela eta lan egin behar dela gogorarazi nahi izan du. Eta hori guztia martxoaren 6an, ostirala, Paraninfoaren ondoko klaustroan (Bilboko campusa) eta Larramendi eraikinaren sarreran (Donostiako campusa) egin ziren elkarretaratzeetan egin zuen.
Unibertsitatearentzat, egun hori gogoratzea ezinbestekoa da oraindik ere gizarte bidezkoago eta berdinzaleagorantz aurrera pausoak emateko, jabeturik erakundeak funtsezko zeregina duela. Esparru horretan, azpimarratu behar da berriki eratu dela Berdintasunerako Batzorde Akademikoa, fakultate guztien ordezkaritzarekin. Bere lehen ekintza irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzera bideratuta dago. Hain zuzen ere, berdintasunaren arloko prestakuntza espezifikoa egin dute ia 90 irakaslek.
ExPosicionarte
Ospakizunetarako programatutako jardueren artean, Bilbon “Ez da ala bada hainbesterako?” izeneko jarduera parte-hartzailea izan zen, baita Donostian egindako hainbat erakusketa ere: “Emakume antropologoak”; “ExPosicionarte”, prostituzioaren errealitate gordinari buruzko erakusketa; eta “Unibertso paraleloak. Sentimendu kontrajarriak”, Eider Baile artistarena. Era berean, Berdintasun Unitateak ateak zabaltzeko jardunaldiak antolatu zituen bi campusetan, eta M8aren esparruan Orkestraren “Lehiakortasuna eta Generoa” buletin berezia argitaratu zen.
Ekitaldi nagusienetako bat Benita Asas Manterola Sarien banaketa izango da, Gradu Amaierako Lanei, Master Amaierako Lanei eta doktorego tesiei, genero ikuspegia duen ikerketa aitortzeko. Zeremonia martxoaren 18an izango da, asteazkena, 11:30ean, Larramendi eraikineko Foro Aretoan (Donostiako campusa).