Deustuko Unibertsitatean doktore berrien inbestidura eta ikasle bikainenei sariak emateko ekitaldia egingo da

Investidura Santo Tomás 2025

2026ko urtarrilak 26

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Akinoko San Tomas zaindariaren eguna ospatuko du ASTEAZKENEAN, urtarrilak 28. Teologiako graduatu berrien eta doktore berrien inbestidura eta ikasle bikainenei sariak emateko ekitaldia egingo dira. Ekitaldi akademikoa 12:00etan izango da Paraninfoan; aurretik, eukaristia egingo da, 10:30ean, Kapera Gotikoan.

Jardunaldiari hasiera emateko, sari hauek emango dira: Mendieta eta Lambarri Fundazioa Sariak, Honors Program, Karrera Amaierako Sari Bereziak eta Ignacio Ellacuria Sari Berezia. Ondoren, irakasle emerituak, irakasle eta laguntzaile erretiratuak omenduko dira; Teologia Fakultateko graduatuen inbestidura egingo da, doktore berrien inbestidurarekin jarraitzeko. Ekitaldi ospetsua errektorearen hitzaldiarekin osatuko da.