Deustuko Unibertsitateak, ASTEARTEAN, Nikaraguaren aldeko otoitz ekitaldia ospatuko du

Topaketan izango dira Erdialdeko Amerikako Probintziako bozeramaile José María Tojeira (presentzia birtuala), Salvador Gerardo Aguilar jesuita eta Deustuko Unibertsitateko errektore Juan José Etxeberria.

Unibertsitatea, Managuako Erdialdeko Amerikako Unibertsitatearekin (UCA)

2023ko irailak 26

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak, ASTEARTEAN, irailak 26, otoitz-ekitaldia egingo du elkartasuna eta babesa adierazteko, Jesusen Lagundiaren Erdialdeko Amerikako Probintziari eta Managuan egoitza duen Universidad Centro Americana-ko (UCA) unibertsitateko elkarteari, abuztuan izandako gertakari larrien aurrean. Topaketa 12:00etan izango da, Garate Aretoan.

Jesusen Lagundiaren Erdialdeko Amerikako Probintziaren arabera, UCAren ondasunak konfiskatzea errepresalia da, erakunde horrek gizarte bidezkoagoa bilatzeko egin duen lanagatik, bai eta Nikaraguako herriaren bizitza, egia eta askatasuna babesteko hartu duen konpromisoagatik ere, bere leloarekin bat etorriz: "Egiak aske egingo zaituzte" (Joan 8, 32).

Horregatik antolatu da deialdi hau unibertsitate komunitate osoari zuzenduta, eta bi zati ditu. Ekitaldiaren lehen zatian José María Tojeira (sj) Erdialdeko Amerikako Probintziako bozeramaileak bat egingo du birtualki gurekin, eta bertatik bertara azalduko digu bizi nolako egoera bizi duten. Gonzalo Aguilar (sj) El Salvadorreko jesuitak aurkeztuko du, Deustuko Unibertsitatean doktoretza egiten ari denak.

Bigarren zatian, otoitz gunea egongo da, Jesusen Lagundiak Nikaraguako herriarekin pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntzaren alde duen konpromisoa indartzea eskatzeko, Jesukristoren Ebanjelioan oinarrituta. Inspirazio horrek eusten dio "nazioko eta nazioarteko elkartasunak Nikaragua eta UCA berrituak sortuko dituen itxaropenari".