Deusto Campusek, Ingeniaritza Fakultatearekin eta BIOEKINTEKekin elkarlanean, iraunkortasunaren ikuspegitikk klima aldaketari buruz gogoeta egiteko tailerra antolatu du

Urriaren 4an izango da, 15:30ean, Donostiako campuseko CRAI Liburutegiaren Prestakuntza Aretoan.

Klima aldaketari eta iraunkortasunari buruzko tailerra

2023ko urriak 04

Donostia-San Sebastián

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasleek eta langileek aukera izango dute, urriaren 4an, tailer honetan parte hartzeko: “Klima-aldaketaren erronkaren aurrean, iraunkortasunari buruzko hausnarketak”, Deusto Campusek, Ingeniaritza Fakultateak eta BIOEKINTEKek elkarrekin antolatutako jardunaldi batean. Jardunaldi horretan ekintzailetza iraunkorreko esperientziak azalduko dira, eta klima-aldaketari buruz iraunkortasunaren ikuspegitik hausnartzeko lantaldeak antolatuko dira.

Tailerra Donostiako campuseko CRAI liburutegiko Prestakuntza aretoan izango da.

Izena ematea