Deusto Campus Fedea eta Elkartasunak UDMAG+S aldizkariaren laugarren zenbakia argitaratu du


 

UDMAG+S aldizkariaren laugarren zenbakian honako artikuluak aurkitu ahal izango dituzue, beste batzuen artean: gizakiaren barru-barruko sinismenetan heztea –arlo hori azpimarratu zuen jesulagunen Jeneralak Jesusen Lagundiko unibertsitateetako errektoreekin Mexikon izan zuen nazioarteko topaketan-; Nazareteko Jesusen historikotasuna; eta Latinoamerikan eta Nikaraguan hezkuntza zertan den azaltzeko hainbat orri, Yadira Rocha nikaraguar pedagogoak, Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren amaiera ekitaldian DUn egon zenak, idatzita. Interesa dutenek hemendik jaitsi dezakete: blogs.deusto.es/magis. Laster argitaratuko da 2010-2011 ikasturteko bosgarren eta azken zenbakia.

 

Berriak