2023ko irailak 22
Bilboko Campusa
Humanismoa eta Adimen Artifiziala (IA) izan ziren hitzaldietako gairik garrantzitsuenak irailaren 22an, Bilbon, Zuzendaritza Nagusiko Aditu Programaren 15 urteak ospatzeko jardunaldian
Jardunaldira edizio guztietako partaideak egon ziren gonbidatuta; izan ere, Alvaro de la Rica Deusto Business Schooleko dekanoak ongietorrian esan zuenez “Zuzendaritza Nagusiko Aditu Programa negozio eskolako garrantzitsuenetakoa da eta harro sentiarazten gaitu”.
Zygmunt Baumanen terminologia erabiliz, De la Ricak azpimarratu zuen erronka handia dela hain aldakorra den mundu batean programa batek 15 edizio mantendu izana. Gogorarazi zuenez, azken 15 urteetan programa berriz diseinatu eta berrikusi bada ere (ehun sozioekonomikoaren eta gizarte osoaren eskaerak kontuan hartuta), beti eutsi dio bere esentziari eta sendotasun akademikoari, merkatuak eta gizarteak lider onak prestatzeko duten beharrari erantzuteko.
Izan ere, dekanoak azaldu zuenez, liderren eta lider onen prestakuntza da Deusto Business Schoolen helburu argienetako bat. Eskola horretan, lidergoa humanista “abizenarekin” lotuta dago, hau da “aztarna sakona uzten duena, eta harekin nahi dugu mundu oparoagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa sortzen lagundu, gure misioak dioen bezala".
Alvaro de la Rica dekanoaren ongietorri hitzen ondoren hasi zen IAko hainbat adituk parte hartu zuten jardunaldia, betiere ikuspegi humanista batetik.
Hitz egiten lehena Joaquina Salado izan zen, Telefonicako IA Ethics-eko arduraduna. Azalpenean zehar, zuzendaritzak adimen artifiziala aplikatzeari esker lortu ahal izango ditugun onura ugari azaldu zituen, gure egunerokoan presentzia garrantzitsua izaten hasi baita. Baina laugarren iraultza honek berrikuntza bizkortzea ahalbidetuko du eta aukera asko eskainiko dizkigu, baina B aldea ere badu, eta zuzenean eragiten die hainbat alderdiri, hala nola giza eskubideei eta ingurumenari.
Espero izatekoa da, ordea, lanean eta lan egiteko moduan izango duen eragina errealitatea izango dela denbora gutxian. "Eta prestakuntza handia beharko da inor atzean gera ez dadin", hausnartu zuen. Adimen artifizialaren garapen osoari ikuspegi etiko eta arduratsua aplikatzearen garrantzia gehitu zuen, eta funtsezkotzat jo zuen humanismoa aplikatzea adimen artifizialetik eratorritako arrisku guztiei aurre egiteko.
Ikuspegi etiko eta humanista AAn aplikatzearen garrantzia nabarmendu zuten, halaber, ondoren egin zen mahai-inguruko kide guztiek: Ana Isabel Herrán, Zuzenbide Fakultateko ikasleen, ikerketaren eta transferentziaren dekanordea eta Zuzenbide digitalean aditua; Oscar Lage, head of Cyber Security, Technological Innovation, Strategic Management & Blockchain Aditua eta Peru Sasía, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Saileko zuzendaria.
Mikel Larreina Nazioarteko Harremanetarako dekanordea moderatzaile zela, mahai-inguruan parte hartu zutenek adierazi zuten, garrantzitsua dela Ingurumen Erakundearen jardueretan etika aplikatzea, baina horretaz gain beharrezkoa zela nolabaiteko erregulazio juridikoa funtzionamendu egokia ziurtatzeko.
Adela Balderasek, "Los retos del liderazgo en la era de la inteligencia artificial” hitzaldian, jasangarritasunaz eta pasioaz hitz egin zuen, adimen artifizialak egon nahi ez dugun lekura eraman ez gaitzan. Ondoren, Almudena Eizaguirre Deusto Business Schooleko zuzendari nagusiak hartu zuen hitza.
Azken topari eta bertaratutakoen arteko networking espazioari bide eman aurretik, azaldutakoa laburbildu zuen, AA pertsonen bizitza hobetzeko elementu gisa erabiltzen bada onura garrantzitsuak gogoraraziz, bai eta gaizki erabiltzearen ondoriozko arriskuak ere. Juan José Etxeberria Deustuko errektore berriak ikastaroaren inaugurazio hitzaldian esandakoak ere ekarri zituen gogora, unibertsitateak diziplina anitzeko lantaldea abian jarri duela esanez. Lantalde horren helburua da Adimen Artifizial Sortzaileak gure jarduerarako dituen erronkak aztertzea. Talde hori ari da ebaluatzen nolako inpaktua duen eta etikoki eta kritikoki hausnartzen.
Almudena Eizaguirrek gogora ekarri zuen, halaber, ikasturte honetan zehar lehen Aditu Programa abiaraziko dela, erakundeak adimen artifizial aplikatuaren erronka etikoei nola aurre egin prestatzeko.