Deusto Business Schoolek hirugarren urtez jarraian berritu du munduko negozio-eskola onenen Financial Times Executive Education Custom 2025eko rankingean duen presentzia

FT Executive Education 2025 rankingaren logoa

2025eko ekainak 02

Bilboko Campusa Donostiako Campusa Madrilgo Egoitza

Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen artean dago hirugarren urtez jarraian, Financial Times-ek (FT) Executive Education Custom arloan egindako rankingaren emaitzen arabera, enpresentzako neurrira egindako programen arloan (In Company).

Deusto Business School-i leku nabarmena (60) eman dio rankingak munduko negozio eskola onenen artean eta laugarren postua Espainiakoen artean. Azken horien artean daude IESE, ESADE eta EADA, besteak beste. 

Sailkapen hori definitzeko, FTren rankingak negozio eskolak ebaluatzen ditu, hainbat faktore kontuan hartuta: enpresa-bezeroen gogobetetasun orokorra, haien programen nazioarteko irismena, programan zehar eta ondoren enpresei egiten zaien jarraipena, edo enpresaren eta langileen helburuak eta itxaropenak betetzea, besteak beste.

Deusto Business School hainbat faktoretan nabarmentzen da, hala nola, lankidetzan aritzen den eskola bazkideetan, irakasleetan, etorkizunean enpresetan izango den aplikazioan eta eskolak eskaintzen duen programari egiten dion jarraipenean. Horietan guztietan, munduko 45 onenen gainetik dago. Gainera, enpresa-bezeroek Deustun jasotako prestakuntzarekin duten gogobetetasun orokorra hobetu egin da aurreko ikasturtearekin alderatuta.

Deusto Business School-eko In Company edo neurrirako prestakuntzaren arloak 20 urte inguruko ibilbidea du enpresentzako neurrira egindako prestakuntza diseinatzen eta ematen. Urtero, tamaina eta sektore desberdinetako 1.000 eta 1.500 pertsona inguruk egiten dute In Company prestakuntzaren bat. Horretarako, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, enpresa bakoitzarekin batera, bere beharretara, etorkizuneko erronketara, profiletara eta denboretara egokituko den prestakuntza-programa bat diseinatzen du, erakunde bakoitzean ahalik eta azkarren eragin positiboa sortzeko.

Deusto Business School-ek, bikaintasunarekin duen konpromisoari zorrotz eutsirik, nazioartekotze eta kalitate prozesuetan aurrera egiten jarraitzen du, eta prozesu horien emaitzak nazioarteko aintzatespenetan islatzen dira.