Deusto Business School Europako negozio-eskola onenen artean dago, Financial Times egunkariaren ranking-aren arabera

Financial Times ranking-aa

2025eko abenduak 01

Bilboko Campusa Donostiako Campusa Madrilgo Egoitza

Deusto Business School, Deustuko Unibertsitateko negozio-eskola, bi campus (Bilbon eta Donostian) eta egoitza bat Madrilen dituena, Financial Times ranking-ean negozio-eskola onenen artean kokatu berri da lehen aldiz, eta zuzenean Espainiako onenen top 7an dago.

Aldi berean, sailkapenak Deusto Business School Europako 100 negozio-eskolarik onenen artean jartzen du. 

Sailkapen horretan Masters in Management (MiM), MBA, Executive MBA (EMBA) eta Executive Education (programa irekiak eta neurrira egindakoak) programak baloratzen dira. Finantzetako masterrak eta online MBA masterrak kanpoan geratzen dira. Azken sailkapenak eskaintzaren zabaltasuna eta prestakuntzaren kalitatea islatzen ditu, eta irakasleen taldeari, emakumeen ehunekoari, nazioartekotasunari eta doktorego-mailari buruzko adierazleak ere hartzen ditu kontuan, besteak beste.

FTko negozio-eskola onenen sailkapeneko aitortzak agerian uzten du Deusto Business Schoolek etengabeko hobekuntzarekin eta balioen arloko prestakuntzarekin duen konpromiso irmoa, eta programen kalitate handiaren eta erakundearen lan akademiko zorrotzaren lekuko da.

Deustuko Unibertsitateko negozio-eskolan baieztatu da negozio-eskolen ranking horretan lehen aldiz kokatzea mugarri bat dela, ikasleen konfiantza eta irakasleen eta gainerako langileen dedikazioa islatzen dituena, eta etengabeko hobekuntzarako bultzada gisa balio duela nabarmentzen da.

Gainera, komunikabide horrek berak azpimarratu du negozio eskola onenei eskaintzen dien Financial Times Executive Education Custom ranking-ean, enpresentzako neurrirako prestakuntzaren arabera, Deusto Business School hirugarren urtez jarraian munduko onenen artean kokatu dela, eta laugarren postuan Espainiakoen artean.